SARAY

Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Ermitagaña K. 11, behealdea. 31008 - Iruña (Nafarroa)
Posta elektronikoa: info@asociacionsaray.com
Telefonoa: 948 22 94 44
Web: http://www.asociacionsaray.com/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare soziala: Facebook: @sarayasociacion (lehio berri batean irekitzen da)

 

Nor gara?

Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea irabazteko asmorik ez duen elkartea da, eta bere helburua ondokoa da: bularreko minbizia duten pertsonei eta beren senitartekoei arreta integrala ematen laguntzea eta sustatzea, ikuspegi berritzaile, kalitateko eta garden batetik, oso gaituak eta adituak diren eta inplikatuta dauden profesionalekin, eta bazkideen eta boluntarioen sare batekin.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Terapia psikologikoa bakarka, bikotean eta familian
  • Kontsulta gizarte-langilearekin
  • Lan-aholkularitza
  • Fisioterapia-tratamendua linfademarako
  • Errehabilitazio-zerbitzua
  • Laguntzen poltsa
  • Ileordeen bankua
  • Lekukotasunezko laguntza eta prestakuntza laguntza emozionalean
  • Mintzaldiak eta informazio-saioak gune desberdinetan
  • Emozioen arloko ikastaroak: mindfulness-a, erlaxatzea…
  • Gorputza oneratzeko ikastaroak: yoga, soinketa terapeutikoa…
  • Bihotz formako kuxinak, begiztak, eskumuturrekoak… egiteko tailerrak
  • Ongintzako ekitaldiak

Zerbitzuen hartzaileak

Bularreko minbizia duten pertsonak eta beren familia-ingurunea

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Bularreko minbizia edukitzea edo eduki izana edo senitartekoa izatea