PLENA INCLUSIÓN NAVARRA

Logo Plena Inclusión Navarra

Desgaitasun Intelektuala edo Garapenekoa Duten Pertsonen eta Haien Familien Aldeko Elkarte eta Entitate Nafarren Federazioa

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Pio XII Etorbidea, 5, 1. ezk. Iruñea.
Posta elektronikoa: gerencia@plenainclusionnavarra.org
Telefonoa: 948 196 014
Web: http://plenainclusionnavarra.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @PlenaNavarra (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Plena Inclusión Navarra (lehen Feaps Navarra) Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen eta haien familien aldeko elkarte eta entitate nafarren federazioa da.

Plena inclusión en Navarra federazioan 13 elkarte eta entitate eta 3000 pertsonatik gora ari gara lanean, helburu bakarra dugula: desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonak eta haien familiak, eta haien bizi-kalitatea hobetzea. Honako elkarte hauek guztiak biltzen ditu federazio gisa: ANFAS, Bidean elkartea, Atena fundazioa, Ciganda Ferrer fundazioa, Nafarroako Babes Fundazioa, Javier egoitza, Isterria, Andrés Muñoz Garde HBIko guraso- elkartea, El Molino HBIko guraso-elkartea, Torre Monreal HBIko guraso-elkartea, Las Hayas -Monjardin zentroko guraso-elkartea, La Atalaya egoitza eta eguneko zentroko guraso- elkartea eta Oncineda egoitzako guraso-elkartea.

Plena Inclusión (lehen Feaps konfederazioa) duela 50 urte hasi zen mugimendu familiar baten gisara; gaur egun, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsona bakoitzari eta haien familiei laguntzen diegu pertsona hark bere bizi-proiektua gauzatzeko aukera izan dezan, eta gizarteratzen laguntzen dugu eskubide osoko herritar gisa gizarte bidezko eta solidario batean. Espainia guztiko elkarte-mugimendu bat gara, 884 entitatek osatua; horietan, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten 139.700 pertsona daude, haien 235.000 ahaide, 40.000 profesional eta 8.000 boluntario, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen eskubideak defendatzeko, zerbitzuak emateko edo aldaketa sozialaren eragile gisa.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Asoziazionismoari lotutakoak

  • Harrera.
  • Informazioa eta orientabidea.
  • Dibulgazioa-Komunikazioa.
  • Prestakuntza.
  • Sentsibilizazioa.
  • Elkarri laguntzeko talde informalak:-Dinamizazio asoziatiboa.
  • Aisia.
  • Egituratik kanpoko boluntariotza-lana.
  • Kalitatea.

Zerbitzuen hartzaileak

Elkarte eta entitate federatuak dira gure zerbitzuen onuradun zuzenak, baina desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsona guztien eta haien familien eskubideak defendatzen ditugu, kideak izan edo ez.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Federatzeko, honako izaera hau behar da:

  • Entitate pribatua.
  • Irabazi-asmorik gabea.
  • Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonentzako eta haien familientzako arretaren arloan lan egitea, haien bizi-kalitatearen proiektua garatzen laguntzen duten esparru guztietan, gizarteratzen lagunduz eskubide osoko herritar gisa gizarte bidezko eta solidario batean, eta helburu horiexekin lanean ari diren beste entitate eta elkarte batzuekin elkarlanean.
  • Konpromisoa mugimendu asoziatiboaren xede eta kode etikoarekin.