Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Aralar Kalea, 3, solairuartea. Iruñea. Posta elektronikoa: oncenavarra@once.es Telefonoa: 948 206 311 Web: www.once.es (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook, Twitter: @ONCE_oficial (lehio berrian irekitzen dira)
Nor gara?
ONCE eta bere Fundazioa zenbait entitatek eta elkartek osatuta daude, ONCE bera eta Desgaitasuna duten pertsonen lankidetzarako eta gizarteratzeko ONCE Fundazioa buru direla; Bi helburu bilatzen dituzte: batetik, kide diren pertsona afiliatuen autonomia pertsonala eta erabateko gizarteratzea lortzea, itsumenetik eta ikusmen-arazo larritik eratorritako beharrei erantzunez gizarte-zerbitzu espezializatuak eskainiz; eta, bestetik, elkartasun-lan handia egitea desgaitasuna duten beste pertsona batzuekin, horretarako prestakuntza, enplegua eta irisgarritasun unibertsaleko ekintzak erabiliz. ONCEk eta ONCE Fundazioak, ONCE titularra den loteria-modalitateen ustiapenaren bidez gauzatzen dituzte beren eginkizunak, eta, hori, bestalde, enplegu-iturri handia da. Merkataritza-lan horretan erabat zaintzen dira gai horri buruz nazioan zein nazioartean ezarritako estandarren segurtasun-elementuak, baita Estatuarekiko lankidetzari eta joko erantzuleari buruzkoak.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Arreta pertsonaleko zerbitzuak.
- Laguntza psikosoziala.
- Errehabilitazioa.
- Komunikazioa eta informaziorako sarbidea: Tifloteknologia eta Braille.
- Hezkuntza-arreta: Aholkularitza Zentroari eta ikasgelako irakasleari, ikasleari erraztea ikasketari buruzko esperientzia zuzenak eta familia arloko aholkularitza eta orientabidea.
- Baliabide egokituen hornidura.
- Enpleguaren aldeko laguntza.
- Aisia eta denbora librea.
- Laguntza gizarte ongizateari.
- Prestazioak: Bi prestazio mota daude: ekonomikoak eta materiala.
Zerbitzuen hartzaileak
ONCEko afiliatua izatea.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
ONCE, afiliatuta egotea.