IBILI

Logo IBILI

Ibili Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Juslarrotxa, 16 behea, ezker. 31014 Iruñea, Nafarroa.
Posta elektronikoa: ibili@ibilinavarra.org
Telefonoa: 948 132 647
Web: http://www.ibilinavarra.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Twitter Facebook (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Ibili Elkartea 2005ean sortu zen, gizarte bidezkoago baten alde lan egiteko asmoz; gizarte horrek desgaitasunen bat duten pertsonen beharrei erantzun beharko die haien bizitzen eta beren familiakoen esparru guztietan. Bizimodu independentea bultzatzen dugu, eta berdintasuna exijitzen dugu tratu, begirune, eskubide eta interesen arloetan, bai eta desgaitasunen bat duten pertsona guztien erabateko gizarteratzea ere.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Aisiako eta familiarentzako atseden-programa.

  • Irteera kulturalak.
  • Udako oporraldia (familia-atsedena).
  • Aisiako jarduerak lokalean eta handik kanpo.

Bizimodu aktiboa bultzatzeko programa

  • Ibili Kirolak Kirol Elkartea: Aisia eta kirol jarduera amateurrak, kirol eskolak (padel-aulkia, entrenamendu pertsonala, “kirol eskuak” defentsa pertsonala), estatuko txapelketetan parte hartzea hainbat modalitatetan (padel, paraeskalada, handbike paratxirrindularitza) eta kirol tankerako aisia (billarra, dardoak, motorrik gabeko hegaldia, herri lasterketak…).
  • Fisioterapia proiektua: banakako esku-hartzea, talde tailerrak (erlaxazioa, autozainketak…) eta fisioterapia inguru urtarrean.

Autonomía artatu eta Sustatzeko programa.

  • Esku-hartze psikologikoko proiektua: Esku-hartze indibiduala, familiarra eta bikoteka, Ibili Moztuak. “Anputatuen taldea”, bitartekaritza-zerbitzua desgaitasunaren esparruan.
  • Arreta soziala: Esku-hartze indibiduala eta familiekin eta bazkideentzako informazioa, aholkularitza, eta harrera.
  • Material ortoprotesikoaren mailegu-zerbitzua: Laguntza teknikoak uztea (aulkiak, garabiak…) eta kirol-materiala uztea (handbikes, aulkiak…)
  • “Zero proiektua”. Berrikuntza eta garapen proiektua kostu apaleko handbike elektriko bat egiteko
  • Garapen komunitarioa: Parte-hartzea auzoko zenbait forotan, elkarlana eremuko beste entitate batzuekin ekintzak elkarrekin egiteari begira eta prestakuntza.

Zerbitzuen hartzaileak

Honako pertsona hauek dira zerbitzuaren onuradunak: desgaitasunen bat dutenak, zaintzaile aritzen diren ahaideak eta laguntzaile pertsonalak.

Desgaitasunari eta garapen komunitarioari buruzko programa oro har herritar guztientzat da, desgaitasunarekin zeharkako harremana edo harreman zuzena izan eta aldi batez edo modu iraunkorrean izanik ere.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Bazkideek eta haien ahaideek zenbait baliabide eta abantailak dituzte erabilgarri (deskontuak saltokietan, jarduera berrien informazio zehatz-zehatza barne-buletinen bitartez…) bazkideak izateagatik, urtean 20 euroko kuota ordainduz.

Jarduera zein den, Ibiliko bazkideek tarifaren bat ordainduko dute, eta bazkide ez direnek are gehiago ordaindu beharko dute aktibismo asoziatiboa bultzatze aldera.

Frogatzen bada (txosten soziala, errenta aitorpena) ekonomia oztopoa dela baliabideak eskuratzeko, %50eko murrizketa egin liteke kofinantzazioan edota ordainketa sinboliko bat eginda.