Hiru Hamabi 3/12

Logo de Hiru Hamabi

Hiru Hamabi 3/12

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: 6009 posta-kutxa - 31016 Iruña (Nafarroa)
Posta elektronikoa: info@hiruhamabi.org
Telefonoa: 619 370 126 / 623 066 831
Web: http://www.hiruhamabi.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare soziala: Facebook, Twiter, YouTube y Linkedin (lehio berrian irekitzen dira)

 

Nor gara?

Hartutako kalte zerebrala (HKZ) duten adingabeen familiak batzen saiatzeko eta adingabe horiek eta beren senitartekoek dituzten gabeziak arintzen saiatzeko sortu zen elkartea da Hiru Hamabi | 3/12.

Irabazteko asmorik ez duen erakundea da, eta xedeak hauek dira: hartutako kalte zerebrala duten haurren senitartekoei informazioa eta aholkularitza ematea, familien arteko babes-guneak ematea eta laguntzeko sistemak, eta bai talde horrek dituen arazoen eta beharren gaineko aholkularitza, informazioa eta sentsibilizazio-ekintzak ere.

Eskaintzen diren programak/zerbitzuak:

  • Harrera-, informazio- eta aholkularitza-zerbitzua.
  • Tratamendu neuro-errehabilitatzaileak laguntzeko zerbitzua: ” Objetivo 20 Pavos” ekimena.
  • Zabalkunde eta sentsibilizazio zerbitzua.
  • EGK ikastetxean artatzeko zerbitzua

Zerbitzuen hartzaileak:

Hartutako kalte zerebrala duten haurrak dituzten familiak.

Zerbitzuak eskuratzeko baldintzak:

Hartutako garun kalteak jota dauden pertsonak.