Nafarroako Tutelar Fundazioa
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Marcelo Celayeta Etorbidea, 114, 1. ezk. 31014 Iruñea. Posta elektronikoa: fundaciontutelarnavarra@gmail.com Telefonoa: 948 57 59 42 / 626 35 03 56 Web: http://www.futuna.es/ (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
ANFAS erakundeak sortutako irabazi-asmorik gabeko elkarte bat, honako helburu hau duena: ziurtatzea, tutoretzaren bidez, desgaitasun intelektualen bat duten pertsonek behar bezala gobernatzen dutela beren bizia eta erabateko parte-hartzea dutela gizartean; helburu horri begira, haien bizi-kalitatea hobetzeko behar diren laguntzak eskaintzen zaizkie.
Arreta eskaintzea eta aholkuak ematea, profesionaltasunez, epeltasunez eta kalitatez, desgaitasunen bat duten pertsonei eta haien familiei.
Tutoretzapean dauden pertsonen ondasunak administratzea eta haien eskubideak eta bizimodu duinak zaintzea.
Arlo juridikoan, ekonomikoan, psikologikoan eta sozialean adituak diren 12 pertsona ari dira lanean gurean, baita tutoretzan aritzen diren boluntario-talde zabal bat ere.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Tutoretza.
- Tutoretzaren aurrekoa.
- Boluntariotza.
Zerbitzuen hartzaileak
Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonak, baldin eta judizialki ezintasun partziala edo osoa aitortu badiete, edo hala gertatzeko aukera dutenak, eta haien familiak.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Desgaitasun intelektuala edo garapenekoa izatea. Judizialki ezintasun partziala edo osoa aitortua izatea, edo hala gertatzeko aukera izatea.