FRIDA

Logo de FRIDA

Fibromalgiaren, Neke Kronikoaren Sindromearen eta Sentsibilitate Kimikoaren Sindromearen Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Pedro I Kalea, 1, 31007, Iruñea.
Posta elektronikoa: info@fridanavarra.es
Telefonoa: 621 208 867
Web: fridanavarra.es (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @FridaNavarra, Instagram (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat gara, eta boluntarioak gara bertan lan egiten dugun guztiok; gaixoen bizimodua hobetzea da gure helburua, eta, aldi berean, gaixo gisa ditugun eskubideen alde borrokatzea, Osasunarentzat ikusezin izateari uzteko eta jasaten dugun gurekiko axolagabekeria desagerrarazteko.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak profesionalek eta boluntarioek eginak dira, eta elkarteak finantzatzen ditu.

  • Fisioterapia, psikologia, terapia uretan, telefono bidezko arreta, arreta lege eta lan arloetan, aurrez aurreko arreta pertsonala.
  • Gure patologiei buruzko hitzaldien jardunaldiak prestatzen ditugu; maila nazional eta autonomikoan gaian adituak diren profesionalak aritzen dira horietan, edota gaixo gisa gure interesekoak diren zenbait espezialitatetakoak.
  • Gure mugen barnean, proiektu ludikoak egiten saiatzen gara, bazkideak, ahaideak eta abar elkartu eta esperientziak partekatzeko.

Zerbitzuen hartzaileak

Gure elkarteko bazkideak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Elkarteko bazkidea izatea; jarduera zehatz batzuetan nahikoa da bazkide batekin batera joatea.