Fibrosi Kistikoaren Aurkako Nafarroako Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Mendigorria Kalea, 12, 31015 Iruñea. Posta elektronikoa: trabajadorasocialfqnavarra@gmail.com Telefonoa: 627 183 435 Web: http://fqnavarra.org/es/ (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Instagram. (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
Fibrosi kistikoaren aurkako Nafarroako elkartea fibrosi kistikoak jotako pertsonen bizi-kalitatearen baldintzak hobetzera dago bideratuta; horretarako, arnas-fisioterapia zerbitzua eskaintzen du gaixoaren etxean bertan, tratamenduaren oinarri gisa. Era berean, gaixotasun horrek jotako pertsona guztien taldekatzea bultzatzen du Nafarroan, haien familiak eta ingurune soziala barnean direla, modu koordinatuan lan egiteko haien bizi-kalitatea hobetuko duten soluzioak bilatze aldera. Aldi berean, helburu dugu gaixotasunaren gaineko ezagutza, ikerketa eta arretari laguntzea, eta gaixoaren premiak estaltzeko behar den guztian laguntzeko ere bai; halaber, gaixotasunaren eta haren kontrol terapeutikoen berri eman nahi diegu haurren zaintzan, osasunean eta prestakuntzan aritzen diren profesional guztiei.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
Honako hau da egiten den programa: esku-hartze psikosoziala eta fisioterapeuta FK duten pertsonekin eta haien familiekin, haien autonomia eta tratamenduarekiko atxikimendua bultzatzeko. Programa horrek eguneroko arnas-tratamendua hobetzen laguntzen du, emaitza optimoa lortzeko alderdi fisikoan, psikikoan eta sozialean, bizi-kalitatea handitze aldera; halaber, gutxiago dira ospitalera sartzen diren gaixoak tratamendu intentsiboak behar dituztelako. Bestalde, aholkularitza eta jarraipen soziala ere eskaintzen dira. Sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak ere egiten dira, gure gaixotasuna ezagutarazteko eta gizarte osoari gure arazoen berri emateko. Era berean, jarduera horien bitartez, gaixoak eta haien familiak batuago egotea bilatzen dugu, esperientzien eta egoeren trukea sustatuz.
Zerbitzuen hartzaileak
Jarioak kontrolatzen dituzten organoetan –bereziki, arnas- eta digestio-organoak– eragiten eta jatorri genetikoa duen gaixotasun kronikoa duten pertsonak dira onuradunak. Eragin handiagoa izaten da arnas-aparatuan, maiz infekzioak sortzen baitira, bakterioek eta onddoek sortutakoak. Zaila da infekzio horien kontra aritzea, jario handia sortzen baita egunero; hain zuzen ere, horregatik behar da arnas-fisioterapia bat egunero, erasokorra ez dena, antibiotikoen bidezko tratamenduarekin eta elikadura onarekin batera konbinatuta. Baita ariketa fisikoa ere, hartan aritu daitekeen neurrian betiere. Alegia, Fibrosi Kistikoaren diagnostikoa duten pertsonak (3.500 haurretik 1), eta haien familiak.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Kide izan behar dute, eta ordainduta izan behar dituzte fibrosi kistikoaren aurkako Nafarroako elkartearen gobernu-organoek elkarterako ezarritako urteko kuotak.