EUNATE

Logo de EUNATE

Nafarroako Pertsona Gorren Familien Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Monasterio de Belate kalea, 3 beh. 31011 Iruñea.
Posta elektronikoa: asociacioneunate@eunate.org
Telefonoa: 948 26 18 77
Web: http://www.eunate.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Youtube, Twitter: @EUNATE_ASOC y @SAAFEUNATE
Blog: http://asociacioneunate.blogspot.com.es/ (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Erreferentziako entitatea gara entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako arretan. Elkartea konprometituta dago bere printzipioek eta balioek inspiratutako etikarekin, eta entzumen-desgaitasuna duten pertsonak eta haien gurasoak hartzen ditu protagonista; horrela, erakunde profesionalizatu eta berritzaile baten laguntza eskaintzen diete, kalitateko zerbitzuak eskaintzera orientatuta baitago etengabeko hobekuntzaren bitartez.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

1. Arreta eta laguntza integraleko zerbitzua entzumen-desgaitasuna duen kide bat duten familientzat (SAAF).

Familiaren esku-hartzeak berebiziko garrantzia du entzumen-desgaitasuna duen haur baten garapenean. Hortaz, beharrezkoa da hainbat tresna eraginkor –informazioa, prestakuntza, orientabidea, laguntza emozionala– eskaintzea entzumenean desgaitasunen bat dagoela antzematen den lehen unetik beretik.

Ekintzak:

  • Familientzako laguntza zuzena: arreta eta laguntza, informazioa eta prestakuntza, orientabidea, estimulua eta motibazioa.
  • Koordinazioa hezkuntza-erakundeekin: entzumen-desgaitasuna duten haurren heziketaren jarraipen-bilkurak.
  • Familientzako jarduerak eta bilerak antolatzea.
  • Harremanak izatea eta bilkurak egitea administrazio- eta erakunde-esparruekin.
  • Autolaguntzako programa, guraso gidari eta postlokutibo gidari batzuek gidatuta.
  • Gurasoen eskola.
  • Familien arteko topaketak erraztea.

2. Logopedia-zerbitzua.

Hona hemen zerbitzu horren helburua: tresna eta estrategia egokiak ematea entzumen-desgaitasuna duten pertsonei, hezkuntza- eta prestakuntza-maila hobeak lortzeari begira; horrela, autonomia pertsonalaren kuota hobeak lortuko dituzte, eta geroan lan-munduan sartzeko aukera ere hobetuko dute

Ekintzak:

  • Entzumen arloko errehabilitazio- eta estimulazio-saioak.
  • Diziplinarteko koordinazio-bilkurak, hezkuntza-esparruan, eskolako adinean diren erabiltzaileen jarraipenari begira.
  • Bilkurak entzumen arloko protesiak eta inplantazioak jartzen dituzten zentroekin, erabiltzaileen jarraipenari begira.
  • Bilkurak familiekin, jarraibideak, erabiltzeko moduko metodologia eta bilakaera zehazteko, baita informazioa eman eta sor litezkeen zalantzak argitzeko ere.

3. Pertsona gorrentzako irisgarritasun-zerbitzua, komunikazioa eta informazioa lortzeari begira (ACCISOR).

Entzumen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala, integrazioa eta parte-hartze soziala bultzatu nahi ditu programa honek; horrela, baldintza eta aukera berdinak izanez, integrazio hobea lor dezaten gizartearen eguneroko jardueretan.

Ekintzak:

  • Irisgarritasun-zerbitzuak ematea ekitaldi publikoetan; horretarako, zuzeneko azpitituluak, zeinu-hizkuntzako interpreteak edota begizta magnetikoaren aldi baterako instalazioa erabiltzen dira.
  • Irisgarritasun-zerbitzuak ematea kudeaketa pertsonaletan, prestakuntza-ikastaroetan, bilkuretan…
  • Irisgarritasuna ikus-entzunezko produktuetan.
  • Frekuentzia modulatuko igorgailuen mailegua.
  • Komunikaziorako irisgarritasunari buruzko informazioa eta aholkularitza: irisgarritasunari buruzko auditoretzak entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat.
  • Begizta magnetikoaren instalazioa.
  • Begizta magnetikoaren instalazioen balidazioa.

4. Asoziazionismoa bultzatzeko zerbitzua.

Entzumen-desgaitasunaren erreferente bat izatea da helburu nagusia, eta, horrekin batera, desgaitasun horri buruzko sentsibilizazio handiagoa lortzea gizartearen esparru guztietan.

Ekintzak:

  • Entzumen-desgaitasuna duten pertsonak hartzea: entzumen-desgaitasunari buruzko informazioa eta prestakuntza.
  • Entzumen-desgaitasunari buruzko dibulgazioa eta sentsibilizazioa.
  • Bazkideentzako informazioa.
  • Elkarteko parte-hartze organoak.
  • Orientabidea kalitateko kudeaketa lortze aldera.
  • Parte-hartzea desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak ordezkatzen dituzten entitateetan.
  • Liburutegi espezializatua eta bideoteka azpitituluekin.
  • Finantzabidea bilatzea.
  • Eunate elkartearen memoria argitaratzea.

Zerbitzuen hartzaileak

Entzumen-desgaitasuna duen kideren bat duten familiak, entzumen-desgaitasuna duten pertsona helduak, entzumen-desgaitasuna duten haurrak eta gazteak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Bat ere ez. Entzumen-desgaitasuna duen pertsona baten ahaidea den edozein pertsonak (gurasoak, aitona-amonak…), erabil dezake zerbitzua, orobat entzumen-desgaitasuna duten pertsona helduak, entzumen-desgaitasuna duten gazteak, entzumen-desgaitasuna duten haurrak, haien laguntzaileak edo besterik gabe haien alde aritu nahi duten pertsonak…