COCEMFE NAVARRA

Logo de COCEMFE Navarra

Nafarroako Ezgaitu Fisiko eta Organikoen Federazioa

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: 
Iruñea: Mendigorria Kalea, 12 beh.
Lizarra: Puy Kalea, 11 beh.
Tutera: Melchor Enrico Comediógrafo, 2 beh.
Posta elektronikoa: federación@cocemfenavarra.es
Telefonoa: 948 383 898
Web: http://www.cocemfenavarra.es/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @COCEMFENAVARRA Instagram (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

COCEMFE NAVARRA desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioa da.

Hona hemen gure xedea: desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea eta autonomía hobetzea, geure zerbitzuen bitartez eta gure entitateen ordezkaritza kolektiboa izanez.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Honako arlo hauetan taldekatzen dira Cocemfe Nafarroaren programak eta zerbitzuak:

Laneratze-zerbitzua.

Desgaitasuna duten pertsonen laneratze-baldintzak hobetzea da programaren helburu orokorra. Horretarako, laneratze-prozesuan laguntzen zaio, eta, halaber, Nafarroako enpresaehuna aztertzen da helburu hari begira.

Garraio egokituaren zerbitzua.

Gure entitateak eratzen dituzten kideentzat erabilgarri dagoen zerbitzu bat da, haien elkarteetan programatutako jardueretara (errehabilitazio, aisia eta denbora librea, kirola…) joateko aukera izan dezaten. Zerbitzuan, gidari profesional bat haien etxeetara joaten da bila egokitutako furgoneta batean, zerbitzuak eta baliabideak aukera-berdintasunean erabil ditzaten, herritartasun-gaitasunaz baliatuz.

Gizarte-inklusioa

Proiektu honetan, gizartean gertatzen ari diren aldaketak bultzatu nahi ditugu, desgaitasuna duten pertsonek gizartean beti bazterturik egoteari utz diezaioten. Krisiaren aurretik, desgaitasuna zuten pertsonentzat zailtasun handiagoa zekarren normalizazioak, eta, beraz, egun, haietako zenbaiten egoera kritikoa da. Kasuen lan soziala egiten da, pertsonari lagun eginez ahalduntze soziolaboraleko prozesuan.

Desgaitasuna duten emakumeekiko genero-indarkeria prebenitzeko proiektua.

Genero-indarkeriari dagokionez, desgaitasunen bat duten emakumeak are kalteberagoak dira desgaitasunik gabeko emakumeen aldean. Genero-indarkeriaren nagusitasuna handiagoa da, intentsitatea ere bai, eta harreman toxiko batean luzaroan irauteko (5 urtetik gora) probabilitatea ere areagotzen da.

Proiektu honek emakumeen gaitasunak eta baliabideak bultzatu nahi ditu, haien autonomia eta ahalduntzea sustatuz, gerta litezkeen indarkeria-kasuak saihesteari begira. Horretarako, hainbat jarduketa jarri dira abian: laguntza psikosozialaren talde-tailerrak, arreta indibidualizatuak eta desbideratzeak Incorpora programara.

Bizitza Independenterako Bulegoa:

2017ko urriaren 17an, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Nafarroako Bizitza Independenterako Bulegoa kudeatzeko kontratua izenpetu zuen Nafarroako COCEMFErekin. Bulego horren zereginen artean hauek daude: laguntza teknikoa ematea bizitza-proiektuen kudeaketan, horretarako eskatutako laguntza pertsonaleko zerbitzua, dibulgazioa eta, oro har, bizitza independentea sustatzen laguntzen duten ekintzak abian jartzea.

Komunikazio-zerbitzua.

Komunikazio-zerbitzutik egiten dugu gure federazio zein elkarteen dibulgazio eta sentsibilizazio-lana, eta handik helarazten diegu talde sozial, politiko eta publikoei nahiz herritarrei guk egiten dugun lanaren eta hark gizarteari ekarritako onuren berri. Asoziazionismo bateratua eta sare-lana bultzatzea da gure ezaugarri nagusietako bat. Gure izaerarekin bat, gure ekintzak globalak dira eta onura bateratua eta partekatua bilatzen dituzte, betiere desgaitasunak dituzten pertsonak onuradun izanik.

Ekintza horiek modu profesionalizatuan egiten dira gure komunikazio-zerbitzuaren bidez, eta albiste bakoitzak helmuga duen herritar-multzo zehatzarengana iristen da.

Aisia eta denbora libreko programa.

Ezaugarri bereziengatik, aisiak alderdi pertsonal garrantzitsu batzuk garatzen ditu, hala nola autonomia, sormena, autoestimua edota harreman pertsonalak; horrela, lagundu egiten zaio desgaitasuna duen pertsonari gizartean erabat garatzen. Baina, errealitatean, oraindik ere makina bat establezimendu, saltoki, hotel, apartamentu, hondartza, igerileku, bainuetxe eta abar daude, zeinak, egokitu gisa iragartzen badira ere, oztopo ugari eskaintzen dizkietenak desgaitasunen bat duten pertsonei, haien erabateko mugimendu librea galaraziz.

Programa hau aisia-jarduera inklusiboak sortzen ahalegintzen da, desgaitasunen bat duten pertsona guztientzat zabalik daudenak, baita haien familientzat edota ohiko zaintzaileentzat ere, gizartean parte har dezaten eta haien ongizatea hobetzeko.

Prestakuntza-eskola.

Ongizate emozional eta psikologikoaren egoera behar-beharrezkoa da gizaki guztiongan, gaitasun kognitiboak eta gizarte-harremanak mantendu eta garatzeko, eta erronka pertsonal eta profesionalei aurre egiteko. Besteak beste, estresa, nekea, haserrekortasuna eta antsietatea dira egoera mentala erabat osasuntsua ez delako seinale. Hain zuzen, helburu horri begira sortu dugu prestakuntza-eskola, bereziki hiru talderentzat: desgaitasunen bat duten pertsonak, haien familiak eta haiek artatzen dituzten profesionalak. Izan ere, funtsezkoa da hiru pertsona-talde horiek emozionalki osasuntsu egotea gure helburu nagusia lortzeko, hau da, artatzen ditugun pertsona horiek guztiek ziurtatua izatea bizimodu osasungarri bat.

Horretarako, zenbait tailer eta hitzaldi planteatzen ditugu: mindfulness, estresaren kudeaketa, barreterapia, lehen laguntza eta emakumeentzako defentsa pertsonala.

Zerbitzuen hartzaileak

COCEMFE Nafarroak arreta bikoitza eskaintzen du, honako hauengana bideratzen baita gure lana:

1. Fisikoa eta/edo organikoa duten Nafarroako pertsonak. Gizarteratze- eta laneratze-arreta, Iruñeko Udalaren bonotaxiaren onuradunak, Bizimodu Independentea programaren onuradunak, Emakumea eta Desgaitasuna programaren onuradunak, eta desgaitasunen bat duten pertsonen, enpresen, entitateen eta halakoen balizko eskaerak ere.

2. Kide diren elkarteak eta pertsonak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak:

  • Desgaitasun fisikoa eta organikoa duten pertsonak eta haien familiak.
  • Federazioko kide diren entitateak eta haien bazkideak eta profesionalak.
  • Administrazioak eta gizarte-eragileak.
  • Nafarroako enpresa-ehuna.
  • Herritarrak oro har.