CERMIN

Logo del CERMIN

Desgaitasunen Bat Duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Nafarroako Batzordea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Aralar Kalea, 3, solairuartea. 31002 Iruñea.
Posta elektronikoa: cermin@cermin.org
Telefonoa: 948 212 787
Web: http://www.cermin.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @CERMI_Na (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Desgaitasunaren arloan aritzen diren Nafarroako gizarte-entitateen elkargune bat gara, ekintza politikoan ere aritzen dena; desgaitasunaren arloan aritzen den Nafarroako mugimendu asoziatibo gehienak eratuta dago gure plataforma.

Hona hemen gure helburua: desgaitasunen bat duten pertsonen eta haien ahaideen bizi-kalitatea hobetzea, haien eskubideak eta interesak defendatuz eta aukera-berdintasuna bultzatuz. Azken batean, gizarteratze eta normalizazio handiagoa lortzea.

Eskaintzen diren programak / Zerbitzuak

  • Desgaitasunari buruzko aholkularitza.
  • Prestakuntza- eta informazio-ekintzak.
  • Sentsibilizazio-ekintzak.
  • Desgaitasunari lotutako politika publikoen gaineko analisiak eta haiek hobetzeko proposamenak (enplegua, hezkuntza, irisgarritasun unibertsala, osasuna, generoa, familiak…).

Zerbitzuen hartzaileak

  • Gizarte-entitateak.
  • Gizartea oro har.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  • Entitate kidea izateko, estatutuetan ezartzen direnak.
  • Ekintza zehatzetarako, haietako bakoitzean ezartzen denaren araberakoak.