AVR

Logo de AVR

Caidis – Valle Del Roncal Desgaitasunerako Arreta Integraleko Zentroko Ahaideen Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: San Cristobal Kalea, 50, 31015 Iruñea.
Telefonoa: 633 203 889
Posta elektronikoa: asociacionvalleroncal@gmail.com

Nor gara?

  • Iruñeko Valle del Roncal Desgaitasunerako Arreta Integraleko Zentroan (CAIDIS) artatzen diren pertsonek desgaitasun intelektual moderatu, larri edo sakona dute, eta pertsona horien ahaide eta lagunek osatutako elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 2008ko abenduan eratu zena.
  • Zentroko erabiltzaileen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dugu. Terapia eta jarduera alternatiboak bultzatzen ditugu erabiltzaileen garapenari laguntzeari begira. Garapen hori ez da bilatzen maila fisikoan eta mugikortasunean bakarrik, baizik eta maila emozional eta komunikatiboan ere bai.
  • Erabiltzaile guztien eskubideak balora eta errespeta daitezela defendatzen dugu, edozein dela ere haien desgaitasuna, eta Zentroko erabiltzaileen familiei laguntzen diegu, akonpainamendua eginez eta zentroko profesionalekiko harremana erraztuz.
  • Elkartearen presentzia bultzatzen dugu desgaitasuna duten pertsonen arreta, zainketa eta hobekuntza helburu duten erakunde, organismo eta programetan.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Erabiltzaile gehienengana iritsiko diren jarduerak programatzen ditugu. Honako hauek daude elkarteak bultzatutako jardueren artean:

  • Musika-terapia programa; horren bidez, erabiltzaileen egoera emozional eta komunikatiboa orekatzen lagundu nahi dugu. Banakako zein taldekako terapien bitartez egiten da programa.
  • Zaldi-terapiaren programa; erabiltzaileen egoera fisikoa eta emozionala hobetzea du helburu. Terapia horri esker, erabiltzaileek primeran pasatzen dute, hazten dira, eta beren buruaren jabeago sentitzen dira.
  • “Baratze ekologikoa” programa; zentroko erabiltzaileek ingurunearekin duten harremana bultzatzeari begira egiten da; horretarako, zenbait lan egiten dituzte, hala nola lurra prestatu, haziak erein edo landareak jarri eta uzta bildu.
  • “Aisia terapeutikoa (yoga, arte-terapia)”; emozioen erabilera hobetzeko programa, bai eta harremanak, enpatia eta autokontrola ere.

Finantzabidearen bilaketa aktiboa terapiak eta jarduerak egiteari begira: elkarteak bultzatutako terapiak eta jarduerak gauzatuko badira, kanpo-finantzazioa behar da. Horretarako, dohaintzen bilaketa aktiboa egiten du elkarteak, bai fundazioen artean, bai enpresen eta partikularren artean.

Zentroko zuzendaritzari jakinaraztea erabiltzaileen ahaideek detektatutako hutsuneak eta/edo arazoak, halakoak gertatuz gero, lehenbailehen konpondu daitezen.

Zerbitzuen hartzaileak

1. Zentroko erabiltzaile guztiak: desgaitasun intelektuala duten pertsonak, hura moderatua, larria eta sakona bada ere; artatzen ditugun pertsonetatik, 104 barne-erregimenean daude, eta 10 eguneko zentroko erregimenean.

2. Zentroko erabiltzaileen ahaideak, legezko tutoreak eta lagunak.

3. Gure ahaideen aldeko interesa agertzen duten pertsonak, edota erabiltzaileei laguntzeko lanetan parte hartu nahi dutenak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Zentroko erabiltzailea edo haren ahaidea izan behar da, bestelako baldintzarik gabe.