Gaixo Eta Transplantatutako Pertsona Hepatikoen Nafarroako Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: San Pedro Auzoa, 18 beh. esk. 31008 Iruñea. Posta elektronikoa: atehna2010@gmail.com Telefonoa: 679 705 301 Sare Soziala: Facebook, Twitter: @atehna1 (lehio berrian irekitzen dira)
Nor gara?
Gaixo eta transplantatutako pertsona hepatikoen elkarte bat, eta Nafarroako erreferentea izan nahi dugu halako gaixoentzat, honako bi helburu nagusi hauekin: organo-ematea bultzatzea eta gaixo horiei laguntzea behar duten guztian.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
Arreta pertsonala gure elkartera hurbiltzen diren gaixoei, informazioa eta aholkuak emanez gaixo gisa hartutako esperientzia eta egindako ikastaro ugaritan hartutako ezagutzak oinarri hartuta. Organo-ematea bultzatzea organoak bultzatzeko DIDI kanpainaren bitartez, gaiari buruzko hitzaldiak emanez ikastetxeetan eta emailearen, transplantearen eta hepatitisaren nazioarteko egunak ospatuz. Cocemfe Nafarroa, Cermin Nafarroa eta FNETH elkarteetako kideak gara, eta, horrenbestez, haiek ematen dizkiguten zerbitzuak ere baditugu.
Zerbitzuen hartzaileak
Inor ez da kanpoan uzten, nahiz eta gure bazkideek lehentasuna izan.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Bazkidea izatea. Halere, gure laguntzak ez du mugarik.