Nafarroako Gorren Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Monasterio Irache zehb., 2, 1. C 31011 Iruñea. Posta elektronikoa: asorna@asorna.org Telefonoa: 948 257 162 / 619 709 040 Web: www.asorna.org (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook, Youtube, Linkedin, Twiter: @ASORNA eta Instagram: @asornalse
Nor gara?
Irabazi-asmorik gabeko GKE bat gara, 1957an fundatua eta 1986tik onura publikokoa deklaratua. Pertsona gorren aukera-berdintasunaren aldeko lana egiten dugu, haien eskubideak gauzatzeko aukera galarazten duten oztopoak desagerrarazten laguntzen duten ekintzen bitartez.
Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioan (CNSE) afiliatuta gaude, eta gure filosofiak desgaitasunen bat duten pertsonen eta desgaitasunik ez duten pertsonen arteko eskubide-berdintasunaren printzipioa hartzen du oinarri.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
Arreta sozial eta juridikoko zerbitzua
Informazioa, aholkuak eta laguntza eskaintzen dugu, banaka eta/edo taldeka, bai entzumendesgaitasuna duten pertsonei, bai haien familiei.
Heziketa integraleko zerbitzua pertsona gorrentzat
Programak bost jarduketa-arlo hartzen ditu:
- Konpentsazio-heziketa haur eta gazteentzat.
- Irakurtzeko eta idazteko tailerrak pertsona helduentzat.
- Alfabetatzea eta komunikazioa, Espainiako keinu-hizkuntzaz, etorkin gorrentzat.
- Bide-prestakuntza gidabaimena lortzeko.
- Autonomia-tailerrak adineko gorrentzat.
Irisgarritasun zerbitzua gorrendako eta gor-itsuendako.
Zerbitzuaren helburu nagusia entzumen-desgaitasuna dutenen autonomia sustatzea da, komunikazio-hesiak ezabatuz.
Zerbitzuak sei jarduera mota egiten ditu:
- Interpretazio zerbitzu presentzialak, telefonikoak eta testu itzulpenak.
- Weberako ikus-entzunezko irisgarritasuna, bideo korporatiboak, etab.
- Sentsibilizazio jarduerak.
- Interpretazio-gida zerbitzuak gor-itsuekin.
- Online interpretazioa SVisual Plataformaren bidez. Gorrak berak komunikabidea aukeratzen du: zeinu-hizkuntza, lan irakurketa edo txata.
- FM irratien mailegua.
Keinu-hizkuntza irakastea eta hedatzea
- Irakaskuntza: zeinu-hizkuntzetarako ikastaroak hizkuntza hori ikasi nahi duen edonorentzat dira. Maila hauek eskaintzen dira: A1, A2, B1 eta B2. Modalitateak: presentziala eta online, Europako MCER Planarekin bat.
- Hedapena: Hitzaldiak, tailerrak edo ipuin-kontalariak antolatzen ditugu, entitate publiko zein priba-tuentzat, keinu-hizkuntza eta Gorren Komunitatea hedatzeko.
Aisia, Kultura eta Kiroleko zerbitzua.
Pertsona gorrentzat erabilerrazak diren jarduerak eskaintzen ditugu, besteen baldintza berberetan goza daitezen antzerkiaz, hitzaldiez, txangoez, bisita turistikoez edo haien beharretara egokitutako kirolaz.
Komunikaziorako Bitartekaritza zerbitzua.
Batetik, bideo-arretarako eta lagun egiteko sistema berariazko bat eskaintzen die Hirugarren Adineko pertsonei eta, horrekin batera, gizarte jarduera osasungarriak, talde hain zaurgarri hori gizartean isolaturik ez gelditzeko eta haien artean zahartze aktiboa sustatzeko.
Bestetik, gorrei laguntza, orientabide eta jarraipen zerbitzua eskaintzen die; zehazki, entzumen-desgaitasunaz gain, bazterketa eragiteko arrisku handiagoa duten beste faktore batzuk dauzkatenei, hala nola bestelako desgaitasun bat, immigrazioa, pertsona ijitoa izatea, etab.
Zerbitzuen hartzaileak
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak.
- Keinu-hizkuntzari buruzko interesa duen edozein pertsona.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
- Arreta sozial eta juridikoko zerbitzua: baldintzarik ez.
- Heziketa integraleko zerbitzua pertsona gorrentzat: entzumen-desgaitasunagatik desgaitasunaren ziurtagiria duten haurrak, gazteak edo helduak.
- Irisgarritasun Zerbitzua: ez dago betebeharrik.
- Keinu-hizkuntza irakastea eta hedatzea: baldintzarik ez.
- Aisia, Kultura eta Kiroleko zerbitzua: baldintzarik ez.
- Komunikaziorako Bitartekaritza Zerbitzua:
- Hirugarren Adinerako: 65 urtetik gorakoa izatea eta isolamendu egoeran egotea.
- Bazterketa arriskuan dauden gorrentzat: Arreta Sozial eta Juridikoak baloratuko du.