Gaixotasun Neuromuskularren Nafarroako Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Mendigorria Kalea, 12, 31015 Iruñea. Posta elektronikoa: asnaen@hotmail.com Telefonoa: 608774001 Web: http://asnaen.es/ (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
Gaixotasun Neuromuskularren Nafarroako Elkartea (ASNAEN) halako gaixotasunak dituzten pertsona guztiak bildu beharragatik sortu zen. Irabazi-asmorik gabeko entitate bat gara, eskuzabaltasunez aritzen diren gaixoek, ahaideek eta pertsonek osatua. Hauek dira gure helburuak, besteak beste: gaixoen ahalik eta ongizate onena lortzea, haien gaixotasunera hobekien egokitzen den terapiara orientatuta; gaixotasunari buruzko ikerketan izandako aurrerapenen berri ematea; eta haien mugikortasuna erraz dezaketen laguntza teknikoak helaraztea.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
Gure elkartean hainbat zerbitzu eskaintzen dira, esaterako bazkide eta ahaideentzako harrera-, informazio- eta aholkularitza-zerbitzua, zeina diagnostikatu berriei harrera eskaini eta behar dezaketen informazio guztia (baliabide eta beste behar batzuei buruzkoa) ematen baitie. Modu berean, lehen harreman bat egiten da haien kezkak, esperientziak, zalantzak eta halakoak ezagutzeko. Halaber, badago beste zerbitzu-multzo bat, hala nola fisioterapia, psikoterapia eta logopedia-zerbitzuak, bi xede dituztenak: batetik, gaixoen muskuluak sendotzea eta gaixoaren okerragotzea hobetzea; eta, bestetik, oinazea kudeatu eta hari aurre egiteko estrategiak eskaini eta bultzatzea edota emozioen autokontrola erakustea, besteak beste. Programa horien guztien helburu nagusia hau da: gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen eta haien ahaideen bizi-kalitatea hobetzea.
Zerbitzuen hartzaileak
Gaixotasun neuromuskularrak dituzten bazkideek erabil ditzakete guk eskainitako programak. Gaixotasun horiek gorputzaren muskulu guztietan eragiten dute (barne direla bihotza, diafragma, begiak, digestio-sistema), eta, tipologiaren arabera, juntura neuromuskularrean (nerbioa eta muskulua elkartzen diren lekuan), nerbio periferikoan (besoetan, hanketan, lepoan eta aurpegian) edo motoneurona espinalean (muskuluen lana kontrolatzen duten nerbio- zeluletan) gertatzen dira. Genetikoak edo hartuak izan daitezke. Zerbitzuak gaixotasun neuromuskularraren diagnostikoa duten pertsonentzat dira (oro har, 60.000 gaixotik gora daude Espainia guztian), baita haien familientzat ere.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
elkarteko kidea izatea eta gaixotasuna izatea; salbuespena da psikoterapia eta arreta psikosozialeko zerbitzua, ahaideek ere erabil baitezakete.