ARN

Logo Asociación Retina Navarra

Nafarroako Retina Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Emilio Arrieta Kalea, 16, 5. sol. 5 Bulegoa. 31002 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@retinanavarra.org
Telefonoa: 948 203 322
Web: http://www.retinanavarra.org (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: 
Facebook. Twitter. Youtube. (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Retina Navarra irabazi-asmorik gabeko entitate bat gara, eta diagnosiaren hasieratik, ikusmen-mugak dituzten pertsonak eta familiak artatzen ditugu; gure helburua da egoera horrek eragin handirik ez izatea eguneroko jardueretan, eta, halaber, parte-hartze sozial aktiboa ere bultzatzen dugu.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Informazio eta aholkularitza integraleko zerbitzua, pertsona aritzen den arlo eta esparru guztiak biltzen dituena.
  • Ikusmen urrirako arreta indibidualeko zerbitzua (ikus-arloen ebaluazioa, eguneroko bizitzaren trebetasunak, erabilera digitala, mugikortasuna, akonpainamendu-teknikak, aisiarako sarbidea).
  • Pluripatologiak, ikusmena barne: ebaluazioa, errehabilitazio- edo gaikuntza-proposamena. Jarraipena.
  • Irisgarritasun unibertsaleko zerbitzua: aholkularitza eta arreta tekniko exekutiboa.
  • Aisia programa partekatua gizarte irisgarrian (antzerki,a zinema, erakusketak, bidaiak, natura, pintura, irakurketa taldea).
  • Etorkizuna elkarrekin eraikitzen programa (gizarte eta lan partaidetza) ingurune hurbilean eta pertsona kaltetuak lehenetsitako ingurunean (Bizitza Independenteko Tailerrak, Sukaldaritza Osasungarriko Tailerrak, Bizikidetza…).
  • Arreta psikologiko indibiduala. Akonpainamendua elkarri laguntzeko taldeetan.
  • Ikusmen osasuna sustatzeko solasaldiak: “Begirada Osasungarria”. Halaber, jendea sentsibilizatzeko hitzaldiak: “Ikusmen apala daukat”, Nafarroako herrietan eta gizarte nahiz kultur etxeetan eginak.

Zerbitzuen hartzaileak.

  • Ikusmenean edozein muga duten pertsonak eta haien familiak.
  • Migratzaileei arreta berezia ematea.
  • Osasun, gizarte, hezkuntza eta lan arloetako profesionalak.
  • Sektore soziosanitarioko entitateetako profesionalak, zuzendariak eta kideak.
  • Ikusmen-funtzioaren arazoak ezagutu nahi dituzten ikasleak eta pertsonak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak.

  • Bat ere ez. Zabalik gaude ikusmenean edozein arazo duen pertsona guztientzat, edota haiekiko interesa dutenentzat.
  • Sektore soziosanitarioko entitateekin izaten den harremana lankidetza-akordioen bitartez egiten da, arreta-zerbitzuak eta aholkularitza integralak trukatzeko, bai profesional eta zuzendarientzat, bai ukitutako pertsona eta familientzat.