Lizarrako Oncineda Caidisen Ahaideen eta Tutoreen Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Carlos VII kalea, 37. 31200 Lizarra. Telefonoa: 948 556 424 Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
Lizarrako Oncineda CAIDISen (desgaitasunerako zentro integrala) artatzen diren desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahaideen eta tutoreen elkartea 2002an eratu zen, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko xedez.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Desgaitasun intelektuala duen pertsonarentzat egokia den bizimodu duina lortzera bideratzen dira bere ekintza guztiak, behar diren laguntza eta tutoretza eskainiz.
- Zentroan artatzen diren pertsonen gizarteratzea bultzatzea.
- Elkarlanean aritzea Zuzendaritzarekin Zentroaren programa, tratamendu eta antolaketen aplikazioan, honako arlo hauetan: prebentzioa, zainketa mediko eta psikologikoak, errehabilitazioa, hezkuntza, orientabidea eta gizarteratzea, betiere desgaitasun intelektuala duten pertsonei lotuta.
- Kideen izenean eta ordezkaritzan aritzea, izaera juridiko propioarekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonen interes kolektibo eta indibidualak defendatze aldera.
- Harremanetan egotea eta ezagutzak zein esperientziak trukatzea antzeko helburuak dituzten elkarteekin.
- Iritzi publikoa kontzientziatzea desgaitasun intelektualari buruz, dibulgazio- eta zientziahitzaldiak emanez, baita gainerako komunikabideen bitartez ere. Elkartearen programen artean, nabarmentzeko modukoak dira desgaitasun intelektuala duten pertsonen arreta, hezkuntza eta gizarteratzeari begira egiten diren azterketak, ikerlanak eta aplikazio zuzeneko ekintzak.
- Argitaratzea hezkuntzari eta elkarbizitza sozialari buruzko orientazioak, arauak eta teknikak gurasoen eta ahaideen zuzeneko erabilerarako.
- Zentroaren zuzendaritzari jarduketa-neurriak proposatzea haren zerbitzuen kalitatea hobetze aldera, bai teknika-laguntza, bai hezkuntzaren arloan.
- Programatzea prestakuntza eta orientabideari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahaideentzat eta haiekin zuzeneko lanean aritzen diren langileentzat.
Zerbitzuen hartzaileak
Lizarrako Oncineda CAIDISeko (desgaitasunerako zentro integrala) erabiltzaileak diren pertsonak, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa dutenak.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Lizarrako Oncineda CAIDISeko (desgaitasunerako zentro integrala) erabiltzaileak diren eta desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen guraso izatea.