“El Molino” Ikastetxeko Guraso-Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Vergel Kalea, 2, 31014 Iruñea. Posta elektronikoa: admon@colegioelmolino.com Telefonoa: 948 224 200 - COF 948 211 747. Fax: 948 224 209 Web: http://www.colegioelmolino.com/ (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
“El Molino” guraso-elkartea eskolako komunitateko parte bat da. Zentrora familiaren ikuspegia eramatea da funtsezko helburua, gure seme-alabek kalitateko hezkuntza global bat izateko aukera lor dezaten; hezkuntza horrek haien beharrei erantzunen die garapen-maila guztietan, eta bizimodu autonomoa, heldua, arduratsua eta gogobetegarria –maila pertsonalean, sozialean eta lan-arloan– izateko aukera eskainiko die.
Horretarako, zenbait jarduera egiten dituzte. Guraso-elkartearen ustez, kalitateko hezkuntza bat eta bizi-kalitate optimoa lortuko bada desgaitasun intelektuala duten pertsonen kasuan, esfortzu gehigarri bat egin behar dute ingurune horren parte diren guztiek: pertsonek beraiek, haien familiakoek eta inplikatutako zerbitzuek eta profesionalek.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Estu lan egitea ikastetxearekin desgaitasun intelektuala duten ikasleen prestakuntza eta garapen integrala lortzeari begira.
- Gurasoen eskola. Prestakuntza.
Zerbitzuaren hartzaileak
- Hezkuntza behar bereziak dituzten 3 eta 21 urte bitarteko ikasleak, “El Molino” Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikokoak.
- “El Molino” Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko ikasleen familiak.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
“El Molino” Hezkuntza Bereziko Ikastetxeko ikasleen guraso izatea.