APAMO

Monjardin Eguneko Zentroko Adimen-Atzeratasun Larria Duten Pertsonen Gurasoen eta Tutoreen Elkartea Helbidea: Eizmendi

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Eizmendi Kalea, 12 beh. 31621 Sarriguren.
Telefonoa: 948 804 497

Nor gara?

Iruñeko Monjardín eguneko zentroko ahaideen eta tutoreen elkartea; 2002an eratu zen eta 35 bazkidek osatuta dago.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Desgaitasun intelektuala duen pertsonarentzat egokia den bizimodu duina lortzera bideratzen ditu bere ekintza guztiak, behar diren laguntza eta tutoretza eskainiz.
  • Monjardín zentroan artatzen diren pertsonen gizarteratzea bultzatzea.
  • Elkarlanean aritzea Zuzendaritzarekin Zentroaren programa, tratamendu eta antolaketen aplikazioan, honako arlo hauetan: prebentzioa, zainketa mediko eta psikologikoak, errehabilitazioa, hezkuntza, orientabidea eta gizarteratzea, betiere desgaitasun intelektuala duten pertsonei lotuta.
  • Kideen izenean eta ordezkaritzan aritzea, izaera juridiko propioarekin, desgaitasun intelektuala duten pertsonen interes kolektibo eta indibidualak defendatze aldera.
  • Harremanetan egotea eta ezagutzak zein esperientziak trukatzea antzeko helburuak dituzten elkarteekin.
  • Iritzi publikoa kontzientziatzea desgaitasun intelektualari buruz, dibulgazio- eta zientziahitzaldiak emanez, baita gainerako komunikabideen bitartez ere. Elkartearen programen artean, nabarmentzeko modukoak dira desgaitasun intelektuala duten pertsonen arreta, hezkuntza eta gizarteratzeari begira egiten diren azterketak, ikerlanak eta aplikazio zuzeneko ekintzak.
  • Argitaratzea hezkuntzari eta elkarbizitza sozialari buruzko orientazioak, arauak eta teknikak gurasoen eta ahaideen zuzeneko erabilerarako.
  • Zentroaren zuzendaritzari jarduketa-neurriak proposatzea haren zerbitzuen kalitatea hobetze aldera, bai teknika-laguntza, bai hezkuntzaren arloan.
  • Programatzea prestakuntza eta orientabideari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak desgaitasun intelektuala duten pertsonen ahaideentzat eta haiekin zuzeneko lanean aritzen diren langileentzat.

Zerbitzuen hartzaileak

Monjardin eguneko zentroko erabiltzaileak diren pertsonak, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa dutenak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Monjardin eguneko zentroko erabiltzaileak diren eta desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen guraso izatea.