Nafarroako Laringektomizatuen Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Bartolomé de Carranza Kalea, 20 beh. Iruñea. Posta elektronikoa: laringectomizados@gmail.com Telefonoa: 948 196 423 / 669 237 446 Web: laringenavarra.blogspot.com.es (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook, Twitter (lehio berrian irekitzen dira)
Nor gara?
Laringektomizatuen Nafarroako Elkartea irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, autolaguntza eta boluntariotzakoa, 1988tik lanean aritzen dena pertsona laringektomizatuak gizarteratze aldera, galdutako ahotsa ordezkatzen duen ahots berri bat irakatsiz.
Pertsona laringektomizatuari eta haren familiari laguntza eta informazioa eskaintzen dizkiegu, bai eta ahots erigmofonikoa irakatsi ere. Laringe-minbiziaren ondorioak ikusarazi nahi ditugu, eta gaixotasun horri aurrea hartzeko eta gaixotasun horrek jotako pertsonen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko ari gara lanean.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Ospitale-bisitak laringektomia duten pertsonei.
- Errehabilitazio logopedikoa.
- Laringektomiari lotutako arazoen erabilera. Lantegiak.
- Boluntarioak prestatzea.
- Bizimodu osasungarrien sustapena.
- Arreta psikologikoa pertsona laringektomizatuarentzat eta haren inguruarentzat, AECCrekin elkarlanean.
Zerbitzuen hartzaileak
- Pertsona laringektomizatuak eta haien familiak.
- Ahots-patologiak dituzten pertsonak, trakeostomiarekin edo gabe.
- Ahots erigmofonikoaren errehabilitazioari buruzko interesa duten pertsonak (logopedak, foniatrak, otorrinoak).
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Ez dago baldintzarik.