ANFAS

Logo de ANFAS

Desgaitasun Intelektuala Duten Pertsonen Aldeko Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Pintor Meztu Kalea, 2 beh. atzealdea. 31008 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@anfasnavarra.org
Telefonoa: 948 174 910
Web: http://anfasnavarra.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @anfasnavarra (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

ANFAS Desgaitasun intelektuala edo garapen-arazoak dituzten pertsonen aldeko Nafarroako elkartea da, 1961ean fundatua. Gutxi gorabehera, desgaitasun intelektuala duten 1.300 pertsona artatzen ditu Nafarroa guztian dituen 7 delegazioetan, eta 30 programa edo zerbitzu eskaintzen ditu.

Konpromiso etiko batetik, beharrezkoak diren laguntzak eta zerbitzuak ziurtatzen lagundu nahi du –eskubideak gauzatzeko eta gizarteratzeko testuinguru batean– desgaitasun intelektuala edo garapen-arazoak dituen pertsona bakoitzak eta haren familiak gara ditzaten bizi-proiektu pertsonalak eta hobetu dezaten bizi-kalitatea, herritar gisa, Nafarroa bidezko eta solidario batean.

1989an, TASUBINSA (Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra S.A.) sortu zen gure entitatetik; irabazi-asmorik gabeko sozietate anonimo bat da, desgaitasun intelektuala duten pertsonak laneratzea eta gizarteratzea helburu duena. Gaur egun sozietate horren gehiengoko bazkideak gara, % 78 edukita. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: enplegu-zentro bereziak, zentro okupazionala eta zahartze aktiboa.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Honako pertsona hauetara bideratzen dira ANFAS elkarteak garatzen dituen programak eta jarduerak:

  • Desgaitasun intelektuala eta/edo garapen-arazoak dituzten pertsonak, honako arlo hauek estalita:haur- eta gazte-garapena (Arreta goiztiarra 0-6; trebetasun akademikoak, sozialak eta komunikaziokoak; psikomotrizitatea eta musika-terapia; udan ere bai); prestakuntza eta gaikuntza (Informatika; Autokudeaketa; Bizi-trebetasunak etxean); aisia eta kultura; etxebizitzak eta bizimodu independentearen aldeko laguntza; zahartze aktiboa; eta abar.
  • Familientzat: Bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa bateragarri bilakatzeko programak (Familia-atsedena); Informazioa eta aholkularitza; Laguntza emozionala eta familientzako prestakuntza.
  • Gizartearentzat:Gizarte-sentsibilizazioa, boluntariotza eta Lizarrako erromesentzako aterpetxea.
  • ANFASen, halaber, bertako familiek osatutako batzorde, atal eta lantaldeak ere badaude. Haiek, esparru bakoitzeko beharrak detektatu eta soluzioak ematen dituzte, adibidez, autismo, hezkuntza, mendekotasun handia/behar handia atalak. Era berean, boluntarioen, familien eta autokudeatzaileen kontseiluak ere badaude.

Honako hauek dira gure programen funtsezko helburuak: desgaitasun intelektuala eta/edo garapen-arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta haien normalizazioa, partehartzea eta gizarteratzea bultzatzea –gizarte, politika, ekonomia, kultura, lan eta hezkuntzako arloetan–; era berean, haien autonomia pertsonala, familiarra eta taldekoa sustatzea; gizarte-kohesioa eta elkartasuna bultzatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerak prebenitzea eta artatzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabideen faltak eragindako beharrei erantzutea.

Tasubinsak, enplegu-arloan, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: enplegu-zentro bereziak, enplegua laguntzarekin, zentro okupazionala eta zahartze aktiboko unitateak.

Zerbitzuen hartzaileak

Desgaitasun intelektuala edota garapeneko desgaitasunen bat duten pertsonak, Nafarroa guztikoak, haien bizitza-etapa guztietan. Hainbat egoitza ditugu, Nafarroa guztian zehar.

Halaber, familiei laguntzen diegu programa espezifikoen bidez, onuradun zuzen giza. Senideen programa espezifikoak, familientzako laguntza, eta abar.

Gure lan asoziatibo, aldarrikatzaile eta sentsibilizazio-lanari esker, gure gizartea ere gure jardueretako batzuen onuradun zuzena da.

Hartara, oso kolektibo garrantzitsu bat artatzen dugu, bereziki zabala eta kaltebera.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

ANFAS irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1970ean onura publikokoa deklaratu zena. Horrek esan nahi du ANFASek desgaitasun intelektuala eta/edo garapen-arazoak dituzten pertsona guztiak –edo izateko arriskua dutenak– hartzen dituela, baita haien familiak ere.

ANFASek laguntza eta programak ematen ditu gure erabiltzaileen bizi-fase guztietan; horren ondorioz, zenbait programa adin-tarte jakin batekoentzat baino ez dira, adibidez, arreta goiztiarreko programa, 0-6 urte bitartekoentzat, edo zahartze aktiboko programa, 45 urtetik gorakoentzat. Gainerako programetan, adin-tartea askoz zabalagoa da.