Nafarroako Buru Osasunerako Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Rio Alzania Kalea, 20, atzealdea 31006 Iruñea. Tutera: Aguas del Alhama kalea 2, 3. solairua, 31500 Lizarra: María de Maeztu Kalea, 6. Tafalla: Tubal Kalea, 19. Doneztebe: Mercaderes Kalea, 17, 31740. Posta elektronikoa: anasaps@anasaps.org Telefonoa: 948 248 630 Web: http://www.anasaps.org/ (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
Osasun mentaleko arazoa duten pertsonendako eta senideendako harrera, laguntza, autolaguntza, arreta eta ordezkaritza mugimendu bat gara, osasun mentaleko arazoak zituzten pertsonek eta senideek 1987an sortua. Izan ere, osasun mentala artatzeko baliabiderik eza pairatu zuten eta, hura ikusirik, elkartu eta egoerari erantzutea erabaki zuten, baliabideak sortzea aldarrikatuta eta osasun mentaleko arazoei loturiko estigma ezabatzearen alde lan eginda.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
Laguntza pertsonalizatuak ematen ditugu, bai gaixotasun mentala duten pertsonei bai haien familiei eta inguruari; helburua da haien autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea eta komunitaterako sarbidea erraztea, eskubide osoko herritarren izaera ziurtatuz.
- Informazioa eta orientabidea.
- Banakako laguntza.
- Talde-babesa.
- Psikoheziketa eta osasunaren sustapena.
- Gaitze psikosoziala.
- Estimulazio kognitiboa.
- Autonomia sustatzea, mantentzea eta berreskuratzea.
- Babes soziala, aisia, denbora librea eta cultura.
- Kirol egokitua.
- Oporrak eta joan-etorriak.
- Etxebizitza laguntzarekin, Aukera.
- Garraio egokitua.
- Psikoheziketa-laguntza espetxe-esparruan.
- Esku-hartze Soziokomunitarioko Zerbitzua (Nafarroako Gobernuarekin itundua).
- Banakako gizarte-laguntza gaixotasun mentala duten gazteentzat.
Zerbitzuen hartzaileak
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta haien ahaideak edota ingurua.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin; telefonoa: 948 24 86 30 edo bidali mezu elektroniko bat: anasaps@anasaps.org
Telefono bidezko arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.