Nafarroako Diabetes Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Curia Kalea, 8 beh. 31001 Iruñea. Posta elektronikoa: info@anadi.es Telefonoa: 948 207 704 Web: http://www.anadi.es/es (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook, Youtube, Twitter: @ANADInavarra / @DeporteAnadi (lehio berrian irekitzen dira)
Nor gara?
Irabazi-asmorik gabeko nafar erakunde bat gara, 35 urtetik gorako esperientziak bermatua, diabetea duten pertsonendako eta haien senideendako arretan adituak.
Gure hastapenetatik, gero eta bazkide gehiago gara erakundean (gaur egun, 593). Halaber, gero eta proiektu gehiago egiten dira, ez soilik diabetea duten pertsonen mesedetan, baizik eta nafar gizarte guztiaren onerako ere bai.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
ANADIn arreta integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diegu diabetea duten pertsonei eta senideei. Horren bidez, gure kolektiboaren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu, honako zerbitzu hauen bitartez, betiere:
Arreta Soziala
- Informazioa, balorazioa eta orientazioa erabilgarri dauden prestazio eta zerbitzuei buruz: desgaitasun-ziurtagiria, mendekotasunaren balorazioa, prestazioa diabetesak jotako adingabeak zaintzeagatik, lanerako ezintasuna…
- Esku-hartzea hezkuntza-zentroetan: hezkuntza-bitartekaritza, aukera-berdintasuna.
Kontaktua: Gizarte langilea. Cristina Azagra. trabajadorsocial@anadi.es
Hezkuntza diabetelogikoa
- Pertsonendako arreta eta prestakuntza diabetologikoa diabetea dutenei eta haien senideei.
- Elikadurari buruzko aholkularitza indibidualizatua diabetesak jotako pertsonei.
- Prestakuntza diabetologiko komunitarioa
- Hezkuntza diabetelogikoa irakasleei, zaintzaileei, bai eta diabetea duten haurrendako arretan ari diren beste profesional batzuei ere.
- Osasun-arreta diabetesak jotako adingabeentzako kanpamentu, jarduera eta topaketetan.
- Koordinazioa diabetes-materialean espezializatutako enpresekin.
Kontaktua: Erizain hezitzailea. Arantxa Bujanda. enfermeria@anadi.es
Laguntza psikologikoa
- Esku-hartze psikologiko indibidual eta familiarra.
- Elkartze-taldeak egitea diabetesak jotako pertsonekin eta haien familiekin.
- Diabetesak jotako adingabeen irakasle, zaintzaile eta beste profesional batzuentzako aholkularitza.
Kontaktua: Psikologoa. Margarita Carpio. psicologia@anadi.es
Bestekako jarduerak
- Gure entitateari buruzko informazio, sentsibilizazio eta dibulgazio soziala.
- Kirol- eta diabetes-jarduerak.
- Diabetesak jotako adingabeentzako hezkuntza-inklusioko proiektua.
- Hezkuntza berritzeko proiektuak: Diabescape eta Diabegame.
Zerbitzuen hartzaileak
Diabetesak jota dauden pertsonei eta haren familiei zuzentzen die arreta gure entitateak, haien garapen pertsonalean lagundu eta gaixotasun kronikoa kudeatzen gaitzeko.
Gainera, jende guztiarendako jarduerak ere egiten ditugu, II motako diabetearen garapen pandemikoa eragozte aldera.
Anadin, eritasuna agertzen denetik egiten diegu lagun kaltetuei; horrela, esku-hartze integrala ahalbidetzen dugu, betiere gizarte, hezkuntza eta osasun arloko zerbitzu publikoekin koordinaturik. Horrela, gure kolektibo hartzailea askotarikoa da benetan: haurrengandik hirugarren adineko jendearenganaino, profilak aldatzen baitira pertsonak zer diabete mota duen.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Diabetea izatea edo diabetea duen pertsona baten senidea izatea.