Desgaitasunen Bat Duten Pertsonen Nafarroako Erriberako Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Industriagunea. 13 bidea. Tutera. Posta elektronikoa: iratxeeraso@amimet.com Telefonoa: 948 410 100 Web: http://amimet.com/ (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook, Flickr, Youtube, Twitter. eta Instragram (lehio berrian irekitzen dira)
Nor gara?
AMIMET elkartea lanean ari da desgaitasunen bat duten pertsonen behar, eskaera eta nahiei erantzuteko, bai gizarte-arloan, bai lan-arloan, eta betiere Erriberako inguruan. “Desgaitasunen bat duten Erriberako pertsonak erabat gizarteratzea da gure helburua, betiere haien autonomía pertsonala oinarri hartuta eta eskubide osoko oinarrizko eskubideak gozatuz komunitatean”.
Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak
- Laguntza teknikoen doako mailegua: laguntza teknikoen aldi baterako maileguak, baliabiderik ez duten pertsonentzat.
- Osasuna Hobetzeko Programak: osasuna hobetzeko eta mantentzeko jarduerak eskaintzen ditu, fisioterapia eta psikologia zerbitzuen bidez (banakakoa zein taldekakoa), eta era berean, elkarri laguntzeko taldeak, hitzaldiak eta tailerrak, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.
- Aisia eta denbora libreko programa. Txangoak eta aisiako jarduerak, kulturakoak, kirolekoak, desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta normalizazioa bultzatzeko.
- Familiendako Atseden Programa. Udako hilabeteetan (uztail eta abuztua) hiri kanpaldi bat antolatzen dugu desgaitasuna duten eta ez duten haurrentzat, hainbat jarduera eta txango egite aldera. Halaber, pertsonarekin eta haren familiarekin lan egiten dugu gatazkak konpontzeko eta haren autonomia sustatzen duten ohiturak eskuratzeko.
- Lan-orientaziorako zerbitzua. Enpresa-prospekzioa eta lan-bitartekotza. Enplegu-poltsaren kudeaketa lan-munduan txertatzea sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko, coaching metodologiaren bidez. Autoestimu tailerrak, trebetasun soziolaboralak eta enplegurako gaitasunak. Enpresaren Gizarte Erantzukizuna sustatzea inguruko enpresetan.
- Mugikortasun-garraio zerbitzua ibilgailu egokituetan bai elkartearen jardueretarako bai Enplegu Zentro Berezira joateko.
- Amimet berdintasunaren alde. Berdintasun plan bat dugu, 2017an berritua. Jardunaldi, tailer eta jarduera desberdinak egiten ditugu, gizon eta emakumeentzat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko, bai lanean eta bai eguneroko bizimoduan ere.
- Boluntariotza: transferentziak, garraio egokitua, gurpildun aulkien erabilera. Prestakuntza, kudeaketa jardueretan laguntzeko. AMIMETen boluntariotza funtsezko zutabea da. Boluntarioen elkarlan altruistari esker, AMIMETek jarduerak garatzen jarraitu dezake aisia- eta sentsibilizazio-programan. Zer lan egiten dituzte gure boluntarioek?; Laguntza, Garraio Egokituko Zerbitzuan, laguntza eta lagun egitea aisiako jardueretan, elkarlana, AMIMETen herri-lasterketan, elkarlana, elkartasunezko azoketan eta laguntza, sor daitezkeen beste lan jakin batzuetan.
- Kirol klub filiala: kirol klubaren helburua da desgaitasuna duten pertsonei kirola gerturatzea eta beren beharretara egokituta egitea kirola. Urtero, AMIMETen herri-lasterketa egiten dugu, azaroko hirugarren igandean.
- Enplegu Zentro Berezia-CEE Canraso: enplegu zentro honetan, desgaitasuna duten Tuterako Merinaldeko 100 pertsona inguruk lan egiten dute. Inguruko enpresetan legea betetzea sustatzen du, eta desgaitasuna duten pertsonen autonomia bultzatzen du.
- Sentsibilizazio-programa: sentsibilizazio-jarduera desberdinak desgaitasunaren gaian gizarterako, besteak beste, elkartasunezko azokak, ginkanak, “Sumando Capacidades”, eta abar. “EDUCANDO-T” proiektua. Desgaitasunaren arloko sentsibilizazioa eta kontzientzia harraraztea, Tuterako eta merinaldeko herrietako ikastetxeetan. Jarduera desberdinak egiten dira: ipuin-kontalariak, jolas integratzaileak, kirol egokitua, “Taller de Legos y ciudades accesibles”, sentsibilizazioko eta irisgarritasuneko mintzaldiak.
Zerbitzuen hartzaileak
Zerbitzu guztiak desgaitasuna duten Erriberako pertsonentzat eta beren familientzat dira. Desgaitasunik eduki ez arren, erakundeko kide izateko interesa eta bere helburuak eta balioak partekatzeko interesa eduki dezaketen guztientzat ere badira.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Zerbitzuak eskuratzeko betebeharrak hauek dira:
- %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea edo senitartekoa izatea.
- Erakundeko bazkidea izatea (ez da nahitaezkoa zerbitzu batzuetarako, baina komenigarria da, aplikatzen diren deskontuei onura ateratzeko).
- Ez dago sartzeko betebeharrik, boluntariotzako eta sentsibilizazioko programaren kasuan.