Desgaitasun Fisikoa Duten Pertsonen Estellerriko Elkartea
KONTAKTU DATUAK Helbidea: Puy Kalea, 11, beh. 31200 Lizarra. Posta elektronikoa: info@amife.es Telefonoa: 948 383 898 Web: http://www.amife.es/ (lehio berri batean irekitzen da) Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)
Nor gara?
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Estellerriko elkartea, AMIFE, irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, 2011. urtean fundatutakoa. Desgaitasun fisikoa duten pertsonen eskubideak bultzatzea du helburu, baita oztopo arkitektonikoak desagerrarazten eta irisgarritasuna hobetzen laguntzea ere, herritar guztiek baldintza berdinetan mugitzeko aukera izan dezaten.
Eskaintzen diren Programak / Serbitzuak
- Eskola-sentsibilizazioa: urtero, Estellerriko ikastetxeetara eta Lehen Hezkuntzako 5. mailara joaten da, irisgarritasun eta egokitasunaren gaineko oinarrizko nozioen berri ematera.
- Fisioterapia: desgaitasuna duten bazkideentzat, baita haien zaintzaile zuzenentzat ere.
- Psikologia: arreta psikologiko zuzeneko programa, desgaitasuna duten bazkideen ahaide zuzenentzat.
- Aholkularitza eta informazioa irisgarritasun unibertsalaren gaian.
- Autolaguntzako talde informalak; oporraldi egokituko programa.
Zerbitzuen hartzaileak
Desgaitasuna duten pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonen zaindari zuzenak.
Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
Desgaitasuna duten pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonen zaindari zuzenak.