ALCER

Logo ALCER

Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Monasterio de la Oliva 29, eskuineko solairuartea, 31011 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@alcernavarra.org
Telefonoa: 948 278 005 / 608 667 697
Web: http://www.alcernavarra.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @ALCER_Navarra, Instagram (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

ALCER NAVARRA (giltzurrun-gaixotasunen aurkako elkartea), 1977. urtean sortu zen Nafarroan, giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa (GGK) zuten pertsona-talde batek osatua; izan ere, helburu berberaren alde borrokatzen den talde bat sortu beharra ikusi zuten, haien bizi-kalitatea ahalik eta gehiena hobetzeko eta arazo berbera duten beste pertsona batzuen arazoak konpontzen ahalegintzeko.

Helburu komunak dituen talde bateko kideak izanik, kontuan hartu behar dituzte kolektiboan sor daitezkeen beharrak eta eskaerak, eta, hortaz, horren aurrean aritu beharko dute; izan ere, lan hori ez da Zuzendaritza Batzordeko (elkartearen organo ordezkaria baita) kideen lana bakarrik, baizik eta elkarteko kide diren pertsona guztiek modu aktiboan inplikatu beharko dutela, elkartean egiten diren jarduerak eta lanak arrakastatsuak suertatuko badira.

Gure lana garatzeko, zenbait entitate zein erakunde publikok ematen dizkiguten diru-laguntzak ditugu, baita gure kideek urteko kuotaren bitartez ematen dutena –horixe da gure dirusarrera propio bakarra– edota jasotako dohaintzak ere. Laguntza handiagoa izateko, ALCER Navarra ALCER elkartearen federazio nazionalean (Madrilen du egoitza) sartu zen, gainerako ALCER probintzialak bezalaxe. 2013ko abendutik, COCEMFE Navarraren barnean dago, desgaitasun organikoaren entitate gisa.

1984ko maiatzaren 9an, ALCER Navarra onura publikoko elkarte deklaratu zen.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Giltzurrun-gaixoaren bizi-kalitatearen programa:

Programak giltzurrun-gaixoaren bizi-kalitatea ahalik eta gehiena hobetzea du helburu, haren bizi-esparru guztietan eta eskaintzen diren honako zerbitzu hauen bitartez:

  • Aholkularitza dietetikoa.
  • Aholkularitza psikologikoa.
  • Gestio soziala.
  • Aholkularitza juridikoa

Bizi-kalitatea programaren bitartez, giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pertsona guztien oinarrizko premiak estaliko ditugu haren esparru desberdinetan; horrela, gaixotasuna diagnostikatu aurreko unean zuten bizi-kalitateari eutsi ahal izanen diote. Alde batetik, estaldura emanen diogu esparru psikologikoari, gaixoak gaixotasunaren aurrean dituen emozioak, beldurrak eta sentsazioak hitzez adieraz ditzan. Bestetik, elikaduraren arloan ere esku hartuko dugu, giltzurrun-gaixotasunaren barnean –edozein fasetan– funtsezkoa baita elikadura, eta, horregatik, elikadura pertsonalizatu egiten dugu gaixo bakoitzaren premia espezifikoak kontuan hartuta. Era berean, gaixoen premia sozialak estaliko ditugu arreta sozialaren bitartez, non gaixoak harrera, informazioa eta orientazioa jasoko baitu erabilgarri dituen prestazioei buruz, bere egoera “berria” arintzeko aukera izan dezan detektatutako premien estaldura bermatuz. Eta, azkenik, aisia inklusiboaren programazioa ere eskaintzen dugu, pertsonaren osoko esperientzia eta oinarrizko giza eskubide bat baita, gaixoaren itxialdi- egoerak eta bakardade soziala saihestuko dituena.

Sentsibilizazio sozialeko programa organoak emateari buruz.

Gaur egun, transplanteak egiten dituen zentro bat dago Nafarroan, hain zuzen Nafarroako Unibertsitatea klinika, transplanteen koordinakunde bat duena; transplante autonomikoko koordinatzaile bat dugu, Nafarroako ospitaleguneko transplanteen koordinatzaile bat, adituak bizirik dagoen pertsona baten giltzurrun-transplantean… baina, horrek guztiak katemoduan funtziona dezan, ezinbestekoa eta funtsezkoa da halako organo-emateak eta transplanteak ahalbidetzen dituen kontzientziazio eta sentsibilizazio sozial bat egotea, bereziki bizidunen organo-ematearen moduan; modu horretan, gizarteak barneratu eginen du organo-ematearen “modalitate berri” hori, normalizatu egin dadin sozial zein kulturalki. Izan ere, horri esker, orekatu ahal izanen da gorpuen mende dauden transplanteen beherakada (hala gertatuko balitz), horixe baita duela oso urte gutxi arte gaixotasun kroniko bat zuen pertsona bati Nafarroan eskaintzen zitzaion aukera bakarra. Bizidunen organo-emate horiek gabe, ezin izango litzateke abiarazi giza talde mediko hori guztia, zeina bizidunen arteko transplantearen “miraria” gauzatzen baitu. Kontzientziazio eta sentsibilizazio sozialik gabe ez dago organo-ematerik, eta organo-emailerik gabe ez dago transplanterik.

Zerbitzuen hartzaileak

Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoaren (GGK) diagnosia duten gaixo nafar guztiak, baita haien ahaideak eta lagunak ere, gure zerbitzuak erabili nahi izanez gero. Era berean, organo-emateari buruzko informazioa eskuratu nahi duten pertsona guztiak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Aholkularitza dietetikoa eta psikologikoaren zerbitzuak erabiltzeko, gure entitateko kidea izan behar da. Gaixoak zerbitzu horien parte bat ordaindu behar du, hain zuzen ere, 5€ kontsulta bakoitzeko. Harrera eta kudeaketa sozialeko zerbitzua doakoa da, giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pertsona edota haien ahaide guztientzat.

Ez dago baldintzarik gainerako zerbitzuak erabiltzeko; besterik gabe, gogoa izatea giltzurrun- gutxiegitasun kronikoaren diagnosia duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzearen aldeko lana egiten duen entitate baten parte izateko.