AFINA

Logo de Afina Navarra

Fibromialgiaz, Neke Kronikoaren Sindromeaz, Sindrome Kimiko Anizkoitzaz eta Elektrosentikortasunaz arduratzen den Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: San Cristobal Kalea, 50. 31015 Iruñea (Munduko Parkearen barruan).
Posta elektronikoa: info@afinanavarra.es
Telefonoa: 948 135 333/ 619011042
Web: http://afinanavarra.es/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)Twitter. (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

AFINA irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1998an eratua, eta onura publikokoa deklaratuta dago; halaber, EFQM bikaintasun- eta kalitate-ziurtagiria du.

Helburua da Fibromialgiak (FM), Neke kronikoaren sindromeak (SFC), Sindrome kimiko anizkoitzak (SQM) eta Elektrohipersensibilitateak jotako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, baita haiek eragindako desgaitasuna eta mendekotasuna prebenitzea ere.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Arreta indibidualizatuaren programa eta lege zein lan arloetako aholkularitza: helburua da informazioa, orientabidea eta laguntza eskaintzea gaixotasunek eragindako pertsonei eta haien ahaideei gaixotasunari lotutako esparru guztiei buruz: pertsonala, familiarra, soziala, lanekoa, juridikoa, eta abar.
  • Berrikaskuntza psikologikorako tailerrak. Berrikaskuntza psikologikorako tresnak eskaintzen dira, antsietatea eta/edo estresa murrizteko edo ezabatzeko. Tailerrak banakoentzat nahi taldeentzat egiten dira.
  • Errehabilitazio oso espezifikoko programa: FM/SFC/SSQM/EHS gaixotasuna duten pertsonen osasun biopsikosoziala hobetzera bideratuta dago, patologia horientzat espezifikoak diren mugimendu-serieak eginez. Entitateak berak prestatutako fisioterapeuta batek gidatzen du programa. Gure erkidegoko 20 aldetan baino gehiagotan eskaintzen da zerbitzua.
  • Elikadura terapeutikoko programa: elikadura biologikoan oinarritzen da substantzia kimikorik gabeko elikagaiak jaten direla ziurtatzeko; izan ere, inguruneko toxikoek edo substantzia kimikoek funtsezko garrantzia dute “sentsibilitate zentralekoak” diren gaixotasun horien garapenean. Hori dela eta, besteak beste, sukaldaritza terapeutikoko tailerrak, solasaldiak, hitzaldiak eta beste eskaintzen ditu. 2020tik aurrera, gainera, Hiri Baratza biologiko irisgarria dauka Etxabakoitzen, Iruñeko Udalak lagatakoa. Baratze hori erabat da irisgarria desgaitasun horiendako eta helburu du informazioa eta prestakuntza ematea ekologiarekin eta biologiarekin loturiko gaien gainean, bai eta arlo horiek osasunarekin duten loturaren gainean ere.
  • Patologien gaineko sentsibilizazio-, hedapen- eta gizarteratze-programa: FM/SFC/SSQM/EHS gaixotasunak ezezagunak dira banakako, lan, osasun eta gizarte mailetan. Horregatik, AFINAren helburu nagusietako bat da patologien eta haien tratamenduaren gaineko informazio eta prestakuntza eguneratua eskaintzea eragindako pertsonei, profesional soziosanitarioei, entitateei eta, oro har, herritar guztiei.

Zerbitzuen hartzaileak

Funtsean, lau patologia horietako edozeinen diagnosia duten edo diagnosi-prozesuan dauden pertsonak, baina, baita ere, herritarrak oro har, langile soziosanitarioak, Administrazio Publikoa edo beste patologia batzuk dituzten pertsonak, baldin eta min kronikoa badute eta programak onuragarriak bazaizkie.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Programa-motaren arabera. Arreta indibidualizatuko programarako, eta orobat patologien gaineko sentsibilizazio/gizarteratze programetarako, ez da inolako baldintza berezirik behar, aurretiko hitzordua eskatzea bakarrik.

Gainerako programetarako, honako baldintza hauek daude:

  • Izen-ematearen ordena (lehentasuna izanen dute AFINAko bazkideek bazkide ez direnen aurretik).
  • Jarduera bakoitzeko gastuaren zati bat ordaintzea (aurretik ezarrita daude, eta prezio desberdina AFINAko bazkideentzat eta ez-bazkideentzat).
  • Jarduera bakoitzean indarrean dauden funtzionamendu-protokoloak betetzea.