AFAN

Nafarroako Alzheimerra eta bestelako dementzia duten pertsonen senideen Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Pintor Maeztu Kalea, 2 beh. 31008 Iruñea.
Queiles pasealekua z/g 31500 Tutera, Nafarroa.
Posta elektronikoa: afan@alzheimernavarra.com, tudela@alzheimernavarra.com

Telefonoa: 693 402 175 / 673 585 862
Web: http://www.alzheimernavarra.com/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

Nafarroako Alzheimerra eta bestelako dementzia duten pertsonen senideen Elkartea, AFAN, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, onura publikokoa deklaratu zena 1996an; 2014an, osasun-zentro gisa izendatu zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Informazioa, prestakuntza eta laguntza emozionala eskaintzen dizkie Alzheimerrak eta beste dementzia batzuek jotako pertsonen laguntzaileei eta ahaideei. Bi egoitza ditugu helburu horretarako, bata Iruñean, eta bestea Tuteran, baina Nafarroa osoari erantzuten zaio.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Aholkularitza eta laguntza zainketa-prozesuan zehar: laguntza indibidualizatua, teléfono edo bitarte telematiko bidezko laguntza, laguntza-taldeak, laguntza etxean bertan.
  • Arreta psikologikoa.
  • Prestakuntza eta tailer psiko-hezigarria
  • Boluntariotza-zerbitzua.
  • Dibulgazioa eta sentsibilizazioa.

Zerbitzuen hartzaileak

Aholkularitza eta laguntza psikologikoa Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senideentzat dira; zaintzaile nagusi deritzonarentzat, nagusiki. AFANen ematen dugun prestakuntzak tresna egokiz hornitu nahi ditu bai zaintzaileak, bai kaltetuak artatzen dituzten profesionalak, beren etxeetan, instituzioetan eta zerbitzu-zentroetan (udalak, beste elkarte batzuk…).
Boluntarioek pertsona kaltetua artatzen dute, senide zaintzaileari atseden lekuak eta denborak emateko.

Azkenik, elkartea sentsibilizazioaren bidez saiatzen da herritarrek –oro har– kontzientzia har dezaten zer zailtasun sortzen diren dementzia bezalako gaixotasun bati aurre egiteko orduan.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Artatzen diren pertsonak dementzia duten pertsonen ahaide zaintzaileak izatea da baldintza nagusia.

Baliabideak optimizatzearen garrantzia oinarri hartuta, prestakuntza eskaintzen dugu Nafarroa guztian zehar; halaber, osasun-etxeei zein gizarte-zerbitzuei eskatzen diegu informazioa helaraz diezaieten gaiaren gaineko interesa izan dezaketen pertsona guztiei, ez dementzia duten pertsonen zaintzaileei edota bazkideei bakarrik.

Laguntza behar duten pertsona guztiak dira AFAN elkartearen zerbitzuen onuradunak, eta ez dute elkartean kidetu beharrik edota diru ekarpena egin beharrik. Dena dela, elkartearekin harremana duten pertsona gehienek harreman fidelizatua dute eta elkarteko kide dira.

Tailer psiko-hezigarria diagnostikoa berrikitan jaso duten edo hasierako fasean dauden pertsonendako da.