ANELA

Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Nafar Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Ariz doktorearen kalea, 21 – behea. Iruñea.
Posta elektronikoa: info@anelanavarra.es
Telefonoa: 630 114 024
Web: www.anelanavarra.es (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

ANELA Navarra irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, eta alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu nagusi, baita haien familiarenak eta ingurukoenak ere, eskaintzen dituen zenbait zerbitzuren bitartez.

Bestalde, iritsi publikoa eta osasun arloko erakundeak sentsibilizatu nahi ditu gaixotasun horretaz eta hark dakarren guztiaz.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Fisioterapia.
  • Logopedia.
  • Gizarte-lana.
  • Elkarri laguntzeko bilkurak.
  • Profesional soziosanitarioen hitzaldiak.
  • Laguntza teknikoen maileguak.

Zerbitzuen hartzaileak

Alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonak eta/edo haien familiakoak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Elkarrizketa bat izatea gizarte-langilearekin eta entitateko kide egitea.