ADACEN

logotipo de adacen, asociacion de daños cerebral de navarra

Kalte Zerebralaren Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbideak: 
Zolina Bidea, zk.g. 31192 Mutiloa.
Buenaventura Iñiguez Kalea, 7, atzealdea Iruñea (ADACEN Fundazioa)
Posta elektronikoa: info@adacen.org
Telefonoa: 948176560/ 948 77 46 39 (Fundazioa).
Web: http://www.adacen.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @Adacen (leio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Irabazi-asmorik gabeko elkartea, hartutako kalte zerebrala duten pertsonek eta haien ahaideek 1994an fundatutakoa. Honako helburu hauek ditu:

  • Pertsonak errehabilitatzea ospitale-alta jaso eta gero, eta haien autonomia zein osasuna indartzea etapa kronikoan zehar.
  • Informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzea ingurune familiarrari.
  • Gizartea eta instituzioak sentsibilizatzea gerora sortutako desgaitasunen bat duten pertsonek egunerokoan aurkitzen dituzten behar eta zailtasunen inguruan.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Eguneko zentroa, desgaitasun neurologikoa duten pertsonentzat
  • Egoitza
  • Mendekotasunari Arreta emateko Zentroa
  • Errehabilitazio-zerbitzu espezializatuak
  • Eguneko zentroa, adineko pertsonentzat

Programa bakoitzaren barnean, honako zerbitzu hauek eskaintzen zaizkio kalte zerebrala duen pertsonari:

  • Medikuntza errehabilitatzailea.
  • Errehabilitazio neuropsikologikoa.
  • Fisioterapia.
  • Logopedia.
  • Terapia okupazionala.
  • Jarduera okupazionalak.
  • Aisia, denbora libre eta oporraldiko jarduerak.

Familiari eskaintzen zaizkion zerbitzuak:

  • Informazio- eta aholkularitza-programa.
  • Laguntza psikologikoa.
  • Familien eskola.
  • Boluntariotza-zerbitzua.

Zerbitzuen hartzaileak

Hartutako kalte zerebrala duten pertsonak eta haien familiak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Eguneko zentroa: 18 eta 65 urte bitarteko pertsonak, hartutako kalte zerebrala dutenak. Mendekotasun aitortua.

Egoitza-zerbitzua: egoitza-izaerako zerbitzua, 18 eta 65 urte bitarteko pertsonentzat, baldin eta arrazoi desberdinengatik arazoak badituzte haien etxean berean bizitzeko. Badira leku batzuk urgentzia- edo atsedenaldi-egoeretarako. Mendekotasun aitortua.

Mendekotasunaren Arreta Zentroa: Erregimen anbulatorioko zentroa, adin-mugarik gabea. Hasierako balorazioa, tratamendu errehabilitatzaileak, familia-laguntza eta jarduera okupazionalak eskaintzen dira. Arretaren intentsitatea 2 eta 5 egun bitartekoa izan daiteke astean, beharren eta eskariaren arabera.

Errehabilitazio-zerbitzu espezializatuak: errehabilitazio-zerbitzu intentsiboa arazo jakin batzuk izan dituzten pertsonentzat, hala nola iktusa, traumatismoak, muineko lesioak,…

Eskaintzen da: errehabilitazioa etxean bertan, laguntza pertsonalizatua Iruñeko edo Mutiloako zentroetan eta / edo arreta egoitza-zentroetan.

Eguneko zentroa, adineko pertsonentzat: 65 urtetik gorako pertsonentzat, kalte neurologikoren bat badute (kalte zerebrala…); arreta-modalitate malguak eskaintzen dira. Azpilagaña auzoan dagoen zerbitzu komunitario bat da, eta hango edo inguruko auzoetako per-tsonak artatzen ditu.