ACODIFNA

Logo Acodifana

Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinakundea Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Doctor Labayen Kalea 15 beh. 31012 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@acodifna.org
Telefonoa: 948 366 739
Web: http://www.acodifna.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @ACODIFNA (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

ACODIFNA, Nafarroako Gutxitu Fisikoen Koordinakundea, irabazi-asmorik gabeko entitate pribatua da; 1979an eratu zen. ACODIFNAk izaera aldarrikatzaile garbia du pertsona horien eskubideekiko, eta gure xedea desgaitasun fisikoren bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da, erabateko integrazioa lortzeko gizartearen alderdi guztietan.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Harrera eta arreta sozialeko zerbitzua.
  • Laneko Orientazioaren zerbitzua.
  • Garraio egokituaren zerbitzua.
  • Irisgarritasun unibertsalari buruzko aholkularitza teknikoa.

Movere Programa:

Desgaitasun- eta/edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako jarduerak:

  • Jarduera psikosozialak
  • Mantentze-laneko errehabilitazioa
  • Terapia okupazionala
  • Gizarteratzeko jarduerak
  • Aisia-jarduerak
  • Bizi-ohitura osasungarrien sustapena eta autozaintza: Jarduera fisikoaren sustapena, Autozaintzari eta bizi osasungarriari buruzko prestakuntza-ikastaroak eta –tailerrak eta estresaren aurkako laguntza-saioak.
  • Familientzako tailerrak: Orientazio soziala, autozaintzari buruzko prestakuntza (Mendekotasuna duten pertsonen laguntzaileentzako ikastaroak, “Inor zaintzen baduzu, ikasi zeure burua ere zaintzen”. Estresaren aurkako laguntza-saioak: erlaxazioa), arreta psikologikoko saioak, terapia familiarra, elkarri laguntzeko taldeak eta aholkularitza laguntza teknikoetan eta laguntza-produktuetan.
  • Boluntariotza-zerbitzua.
  • Bonotaxi programaren kudeaketa (Antsoain, Berriozar eta Atarrabia).
  • Sentsibilizazio sozialeko programa: Informazio-, aldarrikapen- eta sentsibilizazio-ekitaldiak, argazkigintza-ikastaroa, topaketen eta hitzaldien sustapena ikastetxe eta unibertsitateetan, eta abar.
  • Komunikazio-arloa: webgunea, profil sozialak…
  • Generoa eta desgaitasuna.
  • Autonomia Bultzatzeko Zentroa.
  • Lan Batzordea: Irisgarritasuna, Sentsibilizazioa, Generoa eta Desgaitasuna, Aisia eta Denbora Librea, Zabalkundea.

Zerbitzuen hartzaileak

Honako hauek dira ACODIFNAren zerbitzu eta jardueren hartzaileak: edozein desgaitasun fisiko edo arlo anitzeko desgaitasuna duten pertsonak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak eta haien familiak edo harreman-ingurunea. Eta Laneko Orientazioaren Zerbitzuan lanerako ezintasuna duten pertsonei laguntzen diegu.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Zerbitzua zein den, badira baldintza espezifiko batzuk zenbait jarduera edo zerbitzu erabiltzeko. Oro har, honako baldintza hauek daude:

  • Desgaitasunaren eta/edo mendekotasunaren ziurtagiria izan.
  • Entitateko bazkidea izatea.