Hitzaurre

Foto web (1)
foto web cermin
Foto web (5)
Foto web (2)
Foto web (3)
Foto web (6)
foto ovi cermin
previous arrow
next arrow

 

CERMINek (Desgaitasunen bat duten pertsonen erakunde ordezkarien Nafarroako batzordeak) Nafarroan desgaitasunaren sektorean aritzen diren gizarte-entitateen direktorio hau egin du, CERMINeko kide diren entitateek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa emateko asmoz. Gaur egun,13 elkartek eta 3 federaziok osatzen dute CERMIN, eta haien entitate kideekin, guztira 52 gizarte-entitate gara; desgaitasunaren arloa lantzen dugu Nafarroan, hain zuzen, honako arlo hauek: desgaitasun fisikoa eta organikoa, entzumen-desgaitasuna, ikusmen-desgaitasuna, desgaitasun intelektuala eta gaixotasun mentala. Lan horretan, bai desgaitasuna duten pertsonei, bai haien familiei ematen diegu laguntza.

Espero dugu direktorio hau baliagarria izatea zuentzat informazio-iturri gisa, desgaitasunaren mugimendu asoziatiboak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen baitu, baita haiek erabili ahal izateko bidearen berri ere.