EM NAVARRA

“Esklerosi Anizkoitza Nafarroa” elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Lerin Kalea, 25 beh., 31013 Antsoain.
Posta elektronikoa: info@emnavarra.es
Telefonoa: 948 355 864
Web: www.esclerosismultiplenavarra.com (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook Twitter Instagram linkedin Youtube (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Esklerosi Anizkoitza Nafarroa irabazteko asmorik ez duen erakundea da, 1995ean sortua, gaixotasun hori duten pertsonei eta beren senitartekoei beren beharretarako egokia den arreta emateko, beren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Diziplina anitzeko profesional-talde baten bitartez –Fisioterapia, Terapia Okupazional, Psikologia, Gizarte Lan, Petö-errehabilitazioa, Logopedia, zaintzaleak, eta abar– tratamendu integrala eta indibidualizatua eskaintzen da.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Gure zentroan, ikuspegi integral eta sozio-sanitario batetik lan egiten da gaixotasunaren diagnosia duten pertsonekin eta haien familiekin. Diziplina anitzeko tratamendu bat eskaintzen dugu, besteak beste balorazio, errehabilitazio, jarraipen eta laguntza sozio-familiarraren inguruko beharrei erantzuten diena.

Arreta Integrala

  • Errehabilitazio fisikoa
  • Fisioterapia
  • Logopedia
  • Terapia okupazionala
  • Feldenkrais
  • Petö-errehabilitazioa
  • Activa-T.

Arreta psikologikoa:

  • Arreta psikologikoa gaixotasunaren diagnosia duten pertsonei eta haien familiei
  • Lan kognitiboa.

Arreta soziala:

  • Gizarte-lanaren zerbitzua, gaixotasunaren diagnosia duten pertsonentzat eta haien familientzat.

Eguneko Zentroa

Neurologiaren arloko endekapenezko gaixotasunek jota dauden eta mendekotasun-graduren bat duten pertsonentzat da. Nafarroako Gobernuarekin itundua. 18 eta 65 urte bitarteko erabiltzaileei zuzenduta dago. Eguneko erregimena duen arreta-zentro bat da, eta, han, diziplina anitzeko errehabilitazioa lantzeaz gainera, garraio- eta jantoki-zerbitzuak ere eskaintzen dira.

Dinamizazio eta Sentsibilizazio Soziala

Jarduerak, proiektuak eta ekitaldiak egiten ditugu, hala nola Esklerosi Anizkoitzaren Nazioarteko Eguna, herritarrak Esklerosi Anizkoitzaz kontzientziatzeko, desinformazioak eragiten duen axolagabetasuna ezabatze aldera.

Orientazio Nutrizionalaren Kontsulta

Neurologiaren arloko endekapenezko gaixotasun batek jota dauden pertsonei zuzendua, elikadurak prebentzioan duen eragina aztertu eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Zerbitzuen hartzaileak

Esklerosi Anizkoitza eta bestelako gaixotasun neurodegeneratiboak diagnostikatu dieten pertsonak, bai eta haien senideak eta gizarte-ingurunea ere.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Entitateko kide izan behar da zerbitzuak jaso ahal izateko; salbuespena dira eguneko zentroan Nafarroako Gobernuarekin itundutako lekua duten erabiltzaileak. Sentsibilizazio-jarduera guztiak gizarte osoari irekita daude oro har.