ASPACE NAVARRA

Logo de ASPACE

Garuneko-Paralisia Duten Pertsonei Laguntzeko Nafarroako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Pintor Asarta Kalea, 1, 31007 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@aspacenavarra.org
Telefonoa: 948 196 648
Web: www.aspacenavarra.org (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @AspaceNavarra (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

ASPACE NAFARROA irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, garuneko paralisia eta/edo antzeko alterazioak dituzten seme-alabentzat aukerak bilatu nahi izan zituzten zenbait gurasoren ardurari esker sortutakoa.

1971tik, ASPACE NAFARROAk “bizi-bide” bat garatu du, garuneko paralisia eta/edo antzeko alterazioak dituzten pertsonen gizarteratze maximoa lortzeko asmoz; horretarako, hainbat programa eta zerbitzu pertsonalizatu garatzen ditu, pertsona guztientzat egokiak, eta betiere haien adinak eta beharrak aintzat hartuta.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

2003an, bi Fundazioak sortu ziren, eta Elkarteak utzi egin zion zentroak eta zerbitzuak zuzenean kudeatzeari, honako arlo hauek ardatz hartuta:

Desgaitasuna duten pertsonendako programak.

  • Aisia eta Denbora Librerako Kluba.
  • Aspace Navarra Kirol Kluba.
  • Oporrak.
  • Desgaitasuna duten pertsonen Herritar Aktiboak.
  • Garuneko Paralisirako eta Antzeko desgaitasunetarako Erreferentzia Zentroa (CRPCA)

Familiendako programak

  • Familien harrera eta prestakuntza.
  • Laguntza juridikoa.
  • Familiendako atseden zerbitzua
  • Familien arteko topaketa
  • Nutrizio zerbitzua

Gizartearendako programak

  • ASPACE Gizartean.
  • Harreman instituzionalak
  • Zabalkundea eta Kontzientziazioa
  • Boluntariotza
  • Komunikazioa
  • Gizarte Erantzukizun Korporatiboa

Aspace Navarra para el Empleo fundaziotik: “Laneratze-bidea”

  • Zentro okupazionala: “Uxane”, gizarteratzeari begira. Bera. “Aspace Press” ZO-ko 25 erabiltzaile, Iruñean, 19 erabiltzaile.
  • Enplegu Zentro Berezia: Noain, Iruña, Zizur, Lekaroz, Elizondo, Bera, Lesaka, Agoitz eta Orreaga. Guztira: desgaitasuna duten 251 langile eta desgaitasunik ez duten 30.
  • Lan arloko orientabidea, prestakuntza eta laneratze zerbitzua SOFIL-ASPACE: Langileendako lan orientabidea eta prestakuntza (Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientabiderako Esparru Akordioaren Zentro Adjudikazioduna), Lan Prospekzioa, Enplegu lagundua, Ohiko enpleguan laneratzea, Lan kokapen Agentzia.

Aspace Navarra Residencial fundaziotik:

  • Harrera, orientabide eta errehabilitazio zerbitzua. Iruña eta Bera: Harrera eta familientzako prestakuntza programa, Laguntza tekniko eta ortopedikoen programa, programa anbulatorioak (fisioterapia, hidroterapia, psikomotrizitate-terapia zentzumen anitzeko estimulazioa eta Petö metodoan oinarritutako errehabilitazioa) Familia guztirako psikologia, Logopedia (Terapia Elikaduran; eta Komunikazioan sartzeko Programa, Teknologia Berrien bitartez). Errehabilitaziorako Programa Trinkoak, Petö Metodoan oinarritua. Ume, haur eta helduentzat.
  • “Virgen de Orreaga” Hezkuntza Bereziko Ikastetxea. Zizur Txikia (28 ikasle): Haurrentzako Hezkuntza Berezia (2-6 urte), Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntza (6-16 urte), Helduarora iragateko programa (16-21 urte). Nafarroako Gobernuarekin itundua.
  • “Ramón y Cajal” Eguneko Zentroa. Zizur Txikia: 92 leku, Nafarroako Gobernuarekin itunduak, garuneko paralisia, antzeko alterazioak edo zenbait desgaitasun fisiko dituzten pertsonentzat (18-65 urte).
  • “Ramón y Cajal” egoitza. Zizur Txikia: 30 postu (+ larrialdietarako postu bat), Nafarroako Gobernuarekin itunduak, garuneko paralisia, antzeko alterazioak edo zenbait desgaitasun fisiko dituzten pertsonentzat (3-65 urte).
  • “Carmen Aldave” egoitza. Iruña: 40 leku, Nafarroako Gobernuarekin itunduak, garuneko paralisia, antzeko alterazioak edo zenbait desgaitasun fisiko dituzten pertsonentzat (18-65 urte).
  • “Maddi” egoitza. Etxebizitza funtzionala. Bera: 16 leku. Nafarroako Gobernuaren laguntza indibidualak (18-65 urte).

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Elkartea:

Desgaitasunen bat duten pertsonentzako programak:

  • Aisia eta Denbora Libreko programa.
  • Aspace Nafarroa kirol kluba.
  • Oporraldia.

Zabalik garuneko paralisia eta/edo antzeko alterazioak dituzten pertsona guztientzat, programaren batean parte hartu nahi badute.

Familientzako programak:

  • Familia-atsedena.
  • Harrera eta familientzako prestakuntza.
  • Aholkularitza juridikoa.

Zabalik garuneko paralisia eta/edo antzeko alterazioak dituen kideren bat duten familientzat, programaren batean parte hartu nahi badute.

Gizartearentzako programak:

  • Boluntariotza.
  • Dibulgazio eta prestakuntza sozialeko ekintzak.

Zabalik dago pertsona, entitate, hezkuntza- zein prestakuntza-zentro, eta osasun-zentro guztientzat, gu ezagutu nahi bagaituzte edota gurekin elkarlanean aritu nahi badute proiektuetan modu aktiboan; orobat jardueretan parte hartu nahi badute bai modu indibidualean, bai modu kolektiboan. Diruz lagundu nahi duten entitateak edo partikularrak.

Aspace Navarra para el Empleo fundazioa: “Laneratze-bidea”

  • Zentro okupazionala
  • Enplegu Zentro Berezia
  • SOFIL-ASPACE orientabide, prestakuntza eta laneratze zerbitzua.

Zabalik %33ko edo gorako desgaitasuna duten pertsona guztientzat; garuneko paralisia eta laneratze-proiektu bat dutenak lehenesten dira.

Aspace Navarra Residencial fundazioa:

  • Harrera, orientabide eta errehabilitazio zerbitzua. Zerbitzu horrek Aspacen hartzen ditu desgaitasunen bat duten pertsonak dituzten familiak; haiei aditu, orientabidea eskaini, eta laguntza ematen die erabilgarri dauden baliabideei buruz, kasu bakoitzera egokitutako errehabilitazioa eskainita.
  • “Virgen de Orreaga” Hezkuntza Bereziko Ikastetxea. Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa. Gizarte eta Hezkuntza zerbitzuen bitartez sartzen da (2-6 urte) (6-21 urte).
  • “Ramón y Cajal” eguneko zentroa. Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa. Gizarte zerbitzuen bitartez sartzen da (22-65 urte).
  • Residencia “Ramón y Cajal”. Nafarroako Gobernuarekin itundutako zentroa. Gizarte zerbitzuen bitartez sartzen da (3-65 urte).