ASORNA

Logo de ASORNA

Nafarroako Gorren Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Monasterio Irache zehb., 2, 1. C 31011 Iruñea.
Posta elektronikoa: asorna@asorna.org
Telefonoa: 948 257 162 / 619 709 040
Web: www.asorna.org (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Youtube, Linkedin, Twiter: @ASORNA
Blogspot: avisosasorna@blogspot.com y lseasorna@ blogspot.com (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Irabazi-asmorik gabeko GKE bat gara, 1957an fundatua eta 1986tik onura publikokoa deklaratua. Pertsona gorren aukera-berdintasunaren aldeko lana egiten dugu, haien eskubideak gauzatzeko aukera galarazten duten oztopoak desagerrarazten laguntzen duten ekintzen bitartez.

Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioan (CNSE) afiliatuta gaude, eta gure filosofiak desgaitasunen bat duten pertsonen eta desgaitasunik ez duten pertsonen arteko eskubide-berdintasunaren printzipioa hartzen du oinarri.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Arreta sozial eta juridikoko zerbitzua

Informazioa, aholkuak eta laguntza eskaintzen dugu, banaka eta/edo taldeka, bai entzumendesgaitasuna duten pertsonei, bai haien familiei.

Heziketa integraleko zerbitzua pertsona gorrentzat

  • Programak bost jarduketa-arlo hartzen ditu:
  • Konpentsazio-heziketa haur eta gazteentzat.
  • Irakurtzeko eta idazteko tailerrak pertsona helduentzat.
  • Alfabetatzea eta komunikazioa, Espainiako keinu-hizkuntzaz, etorkin gorrentzat.
  • Bide-prestakuntza gidabaimena lortzeko.
  • Autonomia-tailerrak adineko gorrentzat.

Keinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzua.

Zerbitzu honen helburu nagusia da keinu-hizkuntzako eta ahozko hizkuntzako erabiltzaileen arteko komunikazio-oztopoak kentzea. Aurrez aurreko interpretazio-zerbitzuak, telefono bidezkoak, urrutikoak, SVISUAL plataformaren bidez, eta ikus-entzunezkoak egiten ditugu. Horrez gain, gida-interpretazio zerbitzuak ematen ditugu pertsona gor-itsuentzat.

Keinu-hizkuntza irakastea eta hedatzea

  • Hezkuntza: Keinu-hizkuntzako ikastaroak hizkuntza hori ikasteko interesa duen edonorentzat dira. Hain zuzen, maila hauek eskaintzen dira: A1, A2, B1 eta B2, eta A1 eta A2 on line Europako MCER planaren arabera. “Neurrira prestatutako ikastaroak” eskaintzen ditugu, edozein entitate publiko zein pribaturentzat, baita “Espainiako keinu-hizkuntzazko komunikazio-ikastaroak” ere, CNSEk homologatutakoak, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonentzat eta pertsona gorren familientzat.
  • Hedapena: Hitzaldiak, tailerrak edo ipuin-kontalariak antolatzen ditugu, entitate publiko zein priba-tuentzat, keinu-hizkuntza eta Gorren Komunitatea hedatzeko.

Aisia, Kultura eta Kiroleko zerbitzua.

Pertsona gorrentzat erabilerrazak diren jarduerak eskaintzen ditugu, besteen baldintza berberetan goza daitezen antzerkiaz, hitzaldiez, txangoez, bisita turistikoez edo haien beharretara egokitutako kirolaz.

Adineko pertsona gorren autonomiari laguntzeko zerbitzua.

Bideo-arreta eta akonpainamenduko sistema bat da, adineko pertsona gorrentzat; horrekin batera, jarduera sozio-osasungarrien programa bat ere egiten da, hain kaltebera den kolektibo horren isolamendu soziala saihesteko, eta, bide batez, zahartze aktibo bat sustatzeko haien artean.

Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsona gorrei laguntzeko zerbitzua.

Gizarteratzeko beste batzuek baino zailtasun handiagoak dituzten pertsona gorrei babesa, orientazioa eta jarraipena eman eta egiteko zerbitzua da. Hainbat izan daitezke arrazoiak, besteak beste, gor-itsuak izatea, beste herrialde batekoak…

Zerbitzuen hartzaileak

  • Entzumen-desgaitasuna duten pertsonak eta haien familiak.
  • Keinu-hizkuntzari buruzko interesa duen edozein pertsona.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

  • Arreta sozial eta juridikoko zerbitzua: baldintzarik ez.
  • Heziketa integraleko zerbitzua pertsona gorrentzat: entzumen-desgaitasunagatik desgaitasunaren ziurtagiria duten haurrak, gazteak edo helduak.
  • Keinu-hizkuntzako interpreteen zerbitzua: baldintzarik ez.
  • Keinu-hizkuntza irakastea eta hedatzea: baldintzarik ez.
  • Aisia, Kultura eta Kiroleko zerbitzua: baldintzarik ez.
  • Adineko pertsona gorren autonomia laguntzeko zerbitzua: 65 urtetik gorakoa izatea edo bakartze-egoeran egotea.
  • Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsona gorrei laguntzeko zerbitzua: Arreta Sozial eta Juridikotik baloratuko da.