ASDN

Asociación de Síndrome Down e Navarra

Nafarroako Downen Sindromearen Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Cataluña kalea, 18 beh. 31006 Iruñea.
Posta elektronikoa: administracion@sindromedownnavarra.org
Telefonoa: 948 263 280
Web: www.sindromedownnavarra.org (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @downnavarra  eta Instagram: @downnavarra (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Nafarroako Down-en Sindromearen Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, 1990ean eratua, eta onura publikokoa deklaratuta dago.

Hona hemen haren helburua: Down-en sindromea duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, haien garapen integrala, autonomia, aukera-berdintasuna, duintasuna, begirunea eta erabateko gizarteratzea bultzatuz.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

1. Programa orokorra:

  • Harrera, Informazioa eta Orientabidea, Prestakuntza, Sentsibilizazioa, Orientabidea kalitateko kudeaketa baterantz.

2. Familientzako arreta:

  • Gurasoz guraso, 0-3 urte bitartekoen guraso-taldea, Anaia-arreben tailerra, Aitona-amonen tailerra, Terapia psikologiko indibidualizatuak.

3. Laguntza psikopedagogikoa:

  • Trebetasun sozialak, Logopedia, irakurtzea eta idaztea, estimulazio globala 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, Hezkuntza Zentroetarako arreta.

4. Aisia eta denbora librea:

  • Asteburuko aisialdia, hiri-kanpamentuak eta udalekuak.
  • Musika (Motxila 21), txalaparta, erregio-dantzak.
  • Kirola: igeriketa eta futbitoa.

5. Itaca – SEPAP okupazionala:

  • Doitze pertsonal eta sozialeko zerbitzua.
  • Terapia okupazionaleko zerbitzua.
  • Lan-gaikuntzako zerbitzua: ECA lan-inklusioa eta prestakuntza jarraitua.
  • Etengabeko prestakuntza. Narriaduraren eta zahartzearen prebentzioa.

6. Itaca – Bizimodu independentea:

  • Autonomia pertsonala sustatzeko etxebizitza.
  • Etxebizitza gainbegiratuak.
  • Etxean laguntzeko zerbitzuak.
  • Familientzako orientazioa eta aholkularitza bizi-proiektuak egiteko.

7. Boluntariotza.

Zerbitzuen hartzaileak

Down-en sindromea duten pertsonak eta haien familiak, Hezkuntza-zentroak, profesionalak eta herritarrak oro har.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Entitateko bazkidea edo ahaidea izatea, harreman zuzena izatea bazkide den edozein pertsonarekin.