ANPHEB

Asociación Navarra de Espina Bífida e Hidrocefalia

Bizkarrezur Bifido eta Hidrozefaliaren Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Nuestra Señora de Aranzazu Zehb., 2, beh. 31013 Berriozar.
Posta elektronikoa: anpheb@anpheb.es
Telefonoa: 948 074 401
Web: http://anpheb.es/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @anpheb1 (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Bizkarrezur bifidoa eta/edo hidrozefaliaren Nafarroako elkartea irabazi-asmorik gabea da, 1991n sortu zena bizkarrezur bifidoa eta/edo hidrozefalia zuten seme-alaben guraso batzuk bildu eta gero, haien seme-alaben eskubideak defendatu eta esperientziak partekatzeko.

Bizkarrezur bifidoa eta/edo hidrozefalia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea da helburua, esparru guztietan, haien maila sustatuz eta perfekzionatuz, ahal den neurrian, laguntza, hezkuntza, lan eta gizarte arloetan.

Hauxe da jarduera nagusia: aurre egitea, zenbait programa eta jardueraren bitartez, bizkarrezur bifidoa duten pertsonen eta haien familien premia eta interesei, eta, bidenabar, persona horien eskubideak aldarrikatzen dituen plataforma bat izatea. 2005eko martxoaren 5etik, elkarteak ateak zabaldu ditu hidrozefaliak jotako pertsonei ere, gainerako entitateek bezala jokatzeko.

Bizkarrezur bifidoa eta/edo hidrozefalia zuten seme-alaben guraso batzuk biltzen hasi eta gero sortu zen elkartea, haien seme-alaben eskubideak defendatu eta esperientziak partekatzeko. 2005eko martxoaren 5etik, elkarteak ateak zabaldu ditu hidrozefaliak jotako pertsonei ere, estatuko gainerako entitateek bezala jokatzeko.

2008an, onura publikoko elkarte deklaratu zuen Barne Ministerioak. Eta, 2010ean, +300 kalitate- ziurtagiria jaso zuen Bikaintasunaren EFQM ereduan, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak emana.

Bizkarrezur bifidoa eta/edo hidrozefalia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea da helburua, esparru guztietan, haien maila sustatuz eta perfekzionatuz, ahal den neurrian, laguntza, hezkuntza, lan eta gizarte arloetan.

Hauxe da jarduera nagusia: zenbait programa eta jardueraren bitartez, bizkarrezur bifidoa duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea, haien premia eta interesei erantzuna emanez, eta, bidenabar, pertsona horien eskubideak aldarrikatzen dituen plataforma bat izatea.

Gainera, ANPHEB erkidego- eta estatu-mailako erakunde hauen parte da: FEBHI (Bizkarrezur bifidoari buruzko elkarteen Espainiako Federazioa), COCEMFE Navarra eta CERMI Navarra.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Informazio eta orientabideko zerbitzua: Harrera, informazioa eta orientabidea, dibulgazioa, sentsibilizazioa eta boluntariotzako ekintza ez-egituratuak.
  • Prestakuntza-laguntza eta Estimulazio Bokazional Goiztiarreko programa.
  • Mendekotasuna prebenitzeko programa.
  • Estimulazio kognitibo eta arreta goiztiarreko proiektua.
  • Aisia eta denbora librea.
  • Fisioterapia-zerbitzua.
  • Psikologia-zerbitzua.
  • Psikopedagogia-zerbitzua.
  • Programa: Bizkarrezur bifidoa eskolan.
  • Haurrentzako estimulazio-tailerra.

Zerbitzuen hartzaileak

Gaixotasuna duten pertsonak eta haien familiak.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Elkarteko kidea izatea, edo harekin koordinatutako programak eta zerbitzuak dituen beste elkarte bateko kidea izatea.