ANL

Logo de ANL

Nafarroako Laringektomizatuen Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Bartolomé de Carranza Kalea, 20 beh. Iruñea.
Posta elektronikoa: laringectomizados@gmail.com
Telefonoa: 948196423
Web: laringenavarra.blogspot.com.es (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Twitter: @laringenavarra (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

Laringektomizatuen Nafarroako Elkartea irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, autolaguntza eta boluntariotzakoa, 1988tik lanean aritzen dena pertsona laringektomizatuak gizarteratze aldera, galdutako ahotsa ordezkatzen duen ahots berri bat irakatsiz.

Pertsona laringektomizatuari eta haren familiari laguntza eta informazioa eskaintzen dizkiegu, bai eta ahots erigmofonikoa irakatsi ere. Laringe-minbiziaren ondorioak ikusarazi nahi ditugu, eta gaixotasun horri aurrea hartzeko eta gaixotasun horrek jotako pertsonen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko ari gara lanean.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Ospitale-bisitak laringektomia duten pertsonei.
  • Errehabilitazio logopedikoa.
  • Laringektomiari lotutako arazoen erabilera. Lantegiak.
  • Boluntarioen prestakuntza.
  • Bizimodu osasungarrien sustapena.
  • Arreta psikologikoa pertsona laringektomizatuarentzat eta haren inguruarentzat, AECCrekin elkarlanean.

Zerbitzuen hartzaileak

  • Pertsona laringektomizatuak eta haien familiak.
  • Ahots-patologiak dituzten pertsonak, trakeostomiarekin edo gabe.
  • Ahots erigmofonikoaren errehabilitazioari buruzko interesa duten pertsonak (logopedak, foniatrak, otorrinoak).

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Ez dago baldintzarik.