ANASAPS

Logo Asociación Navarra para la Salud Mental

Nafarroako Buru Osasunerako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea:
Rio Alzania Kalea, 20, atzealdea 31006 Iruñea.
Tutera: Aguas del Alhama kalea 2, 3. solairua, 31500
Lizarra: María de Maeztu Kalea, 6.
Tafalla: Tubal Kalea, 19.
Doneztebe: Mercaderes Kalea, 17, 31740.
Posta elektronikoa: anasaps@anasaps.org
Telefonoa: 948 248 630
Web: http://www.anasaps.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

Buruko gaixotasuna duten pertsonen eta beren familien harrera-, laguntza-, autolaguntza-, arreta- eta ordezkaritza-mugimendu bat gara. 1987an sortu zen buruko osasun-arazoak zituzten pertsonen eta haien senitartekoen ekimenez, buruko osasunaren arretara bideratutako baliabide eza pairatu eta gero elkartzea erabaki baitzuten, alde batetik, egoera horri erantzuteko, eta, bestetik, baliabideak sortzea eta buruko osasun-arazoei lotutako estigma soziala ezabatzea aldarrikatzeko.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

Laguntza pertsonalizatuak ematen ditugu, bai gaixotasun mentala duten pertsonei bai haien familiei eta inguruari; helburua da haien autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea eta komunitaterako sarbidea   erraztea, eskubide osoko herritarren izaera ziurtatuz.

  • Informazioa eta orientabidea.
  • Banakako laguntza.
  • Talde-babesa.
  • Psikoheziketa eta osasunaren sustapena.
  • Gaitze psikosoziala.
  • Estimulazio kognitiboa.
  • Autonomia sustatzea, mantentzea eta berreskuratzea.
  • Babes soziala, aisia, denbora librea eta cultura.
  • Kirol egokitua.
  • Oporrak eta joan-etorriak.
  • Etxebizitza laguntzarekin, Aukera.
  • Garraio egokitua.
  • Psikoheziketa-laguntza espetxe-esparruan.
  • Esku-hartze Soziokomunitarioko Zerbitzua (Nafarroako Gobernuarekin itundua).
  • Banakako gizarte-laguntza gaixotasun mentala duten gazteentzat.

Zerbitzuen hartzaileak

Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta haien ahaideak edota ingurua.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin; telefonoa: 948 24 86 30 edo bidali mezu elektroniko bat: anasaps@anasaps.org

Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.