ANAPAR

Logo de ANAPAR

Nafarroako Parkinsonaren Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Aralar Kalea, 17 beh. Iruñea.
Posta elektronikoa: anapar2@hotmail.com
Telefonoa: 948 23 23 55
Web: http://www.anapar.org/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

ANAPAR irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta, hartan, Parkison gaixotasuna duten pertsonak, haien ahaideak eta lagunak biltzen dira jarduerak egiteko, ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta zailtasunak konpontzeko bideak aurkitzeko, betiere zentzu positivo batean. Erakunde hauen barnean dago: Espainiako Parkinson Federazioan, COCEMFE Navarran (desgaitasunaren fisikoa eta organikoa duten pertsonen Nafarroako elkarteen federazioa) eta, beraz, CERMIn.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Programa orokorra: honako hauek barne direla: jendeari arreta egitea, telefono bidezko arreta, administrazio-lanak, kontu-kudeaketa, eta abar.
  • Garraio egokituko programa: joan-etorriak etxetik elkartera eta elkartetik etxera.
  • Gizarte-programa: honako jarduera hauek barne direla: laguntza eta diru-laguntzen kudeaketa, arreta sozial eta familiarra, programak eta memoriak egitea, konponbideak aurkitzea gaixoen eta haien familien behar-egoeren aurrean, informazioa ematea gizarte- eta familia-baldintzak hobetzera bideratutako baliabideei eta laguntza indibidualei buruz, koordinazioa beste entitate batzuekin, oporraldi-programak, sentsibilizazio-kanpainak.
  • Koru-programa: honako jarduera hauek barne direla: bokalizazio-ariketak, kantuak ikastea, kontzertuak egitea.
  • Garapen fisiko eta kognitiboaren programa: fisioterapia; logopedia; terapia okupazionala; laguntza psikologikoa; dantza, yoga. Taldekako eta/edo banakako saioak. Lana motrizitate larri edo finaren mailan, ariketa fisiko-mentala, aho eta aurpegiko estimulazioa, laguntza gaixotasunarekiko elkarbizitzan, erlaxazioa, luzatze-ariketak.
  • Kulturako eta aisiako programak, jarduera hauek hartzen dituena barnean: zaintzailearen jardunaldiak, inauteriak, Nafarroako parkinsonari buruzko jardunaldiak, mintzaldiak, txangoak, senidetasun-bazkariak.

Zerbitzuen hartzaileak

Parkinson-gaixotasunak jotako pertsonak, baita haien ahaideak eta zaintzaileak ere.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Herritar guztientzat zabalik daude gaixotasunari buruzko informazio- eta orientabide-jarduerak, baita antolatzen diren hitzaldiak ere. Bazkidea izan behar da errehabilitazio-jarduerak egiteko.