ANADI

Logo de ANADI

Nafarroako Diabetes Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Curia Kalea, 8 beh. 31001 Iruñea.
Posta elektronikoa: info@anadi.es
Telefonoa: 948 207 704
Web: http://www.anadi.es/es (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Youtube, Twitter: @ANADInavarra / @DeporteAnadi (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

ANADI Diabetesaren Nafarroako elkartea da, eta 1983an sortu zen irabazi-asmorik gabeko entitate gisa, honako helburu nagusi hauekin: diabetesak jota dauden pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatzea eta defendatzea, eta prebentzioa lantzea haren garapen pandemikoan eta gaixotasunari lotutako zailtasunetan.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

ANADI elkartean, arreta integral eta pertsonalizatua eskaintzen diegu diabetesak jotako pertsonei eta haien familiei. Gure kolektiboaren bizi-kalitatea hobetu nahi dugu honako zerbitzu hauen bitartez:

Arreta Soziala

  • Informazioa, balorazioa eta orientazioa erabilgarri dauden prestazio eta zerbitzuei buruz: desgaitasun-ziurtagiria, mendekotasunaren balorazioa, prestazioa diabetesak jotako adingabeak zaintzeagatik, lanerako ezintasuna…
  • Esku-hartzea hezkuntza-zentroetan: hezkuntza-bitartekaritza, aukera-berdintasuna.

Kontaktua: Cristina Azagra. trabajadorsocial@anadi.es

Erizaintza

  • Diabetesari buruzko prestakuntza ematea diabetesak jotako pertsonei eta haien familiei.
  • Elikadurari buruzko aholkularitza indibidualizatua diabetesak jotako pertsonei.
  • Diabetesari buruzko prestakuntza jubilatu-etxeetan, osasun-etxeetan…
  • Diabetesari buruzko hezkuntza diabetesak jotako adingabeen irakasle, zaintzaile eta veste profesional batzuei.
  • Osasun-arreta diabetesak jotako adingabeentzako kanpamentu, jarduera eta topaketetan.
  • Koordinazioa diabetes-materialean espezializatutako enpresekin.

Kontaktua: Arantxa Bujanda. enfermeria@anadi.es

Psikologia

  • Esku-hartze psikologiko indibidual eta familiarra diabetesak jotako pertsonentzat.
  • Elkartze-taldeak egitea diabetesak jotako pertsonekin eta haien familiekin.
  • Diabetesak jotako adingabeen irakasle, zaintzaile eta beste profesional batzuentzako aholkularitza.

Kontaktua: Raquel Hernández Soto. psicologo@anadi.es

  • Gure entitateari buruzko informazio, sentsibilizazio eta dibulgazio soziala.
  • Kirol- eta diabetes-jarduerak.
  • Diabetesak jotako adingabeentzako hezkuntza-inklusioko proiektua.
  • Cuidándonos proiektuak: II motako diabetesak jotako pertsonentzako arreta espezifikoa.

Zerbitzuen hartzaileak

Diabetesak jota dauden pertsonei eta haren familiei zuzentzen die arreta gure entitateak, haien garapen pertsonalean lagundu eta gaixotasun kronikoa kudeatzen gaitzeko.

Halaber, herritar guztientzat, II motako diabetesaren garapen pandemikoari aurre egiteari buruz.

Gaixotasuna hasten denetik eskaintzen du arreta ANADIk, eta gizarte, hezkuntza eta osasun arloetako zerbitzu publikoekin koordinatutako arreta integrala eskaintzen du. Horrela, gure kolektibo hartzailea oso heterogeneoa da, eta haurtzarotik hasita hirugarren adinera arte zabaltzen da; izan ere, profilak oso bestelakoak dira pertsonak pairatzen duen diabetes motaren arabera.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Diabetesak jotako pertsonak eta gure zerbitzuak eskatzen dituzten familiak.