AMIMET

Logo de AMIMET

Desgaitasunen Bat Duten Pertsonen Nafarroako Erriberako Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: Industriagunea. 13 bidea. Tutera.
Posta elektronikoa: social@amimet.com
Telefonoa: 948 410 100
Web: http://amimet.com/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook, Flickr, Youtube, Twitter: @AsocAMIMET eta Instragram (lehio berrian irekitzen dira)

Nor gara?

AMIMET elkartea lanean ari da desgaitasunen bat duten pertsonen behar, eskaera eta nahiei erantzuteko, bai gizarte-arloan, bai lan-arloan, eta betiere Erriberako inguruan. “Desgaitasunen bat duten Erriberako pertsonak erabat gizarteratzea da gure helburua, betiere haien autonomía pertsonala oinarri hartuta eta eskubide osoko oinarrizko eskubideak gozatuz komunitatean”.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Mugikortasun-garraio zerbitzua ibilgailu egokituetan bai elkartearen jardueretarako bai Enplegu Zentro Berezira joateko.
  • Laguntza teknikoen doako mailegua: laguntza teknikoen aldi baterako maileguak, baliabiderik ez duten pertsonentzat.
  • Osasuna hobetzeko programak: programa honek osasuna hobetzea eta hari eustea eskaintzen du, fisioterapia, logopedia eta psikologiako zerbitzuen bidez, eta bai bizitzeko ohitura osasungarriak bultzatzen dituzten mintzaldi eta tailerren bidez ere: Bakarkako arreta psikologikorako zerbitzua: aholkularitza psikologikoa eta esku-hartze psikologiko indibiduala eta taldekako arreta psikologikorako zerbitzua: autoestimua, trebetasun sozialak eta abar lantzeko tailerrak.
  • Aisia eta denbora libreko programa. Txangoak eta aisiako jarduerak, kulturakoak, kirolekoak, desgaitasuna duten pertsonen autonomia eta normalizazioa bultzatzeko.
  • Lan-orientaziorako zerbitzua.  Enpresa-prospekzioa eta lan-bitartekotza. Enplegu-poltsaren kudeaketa lan-munduan txertatzea sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko, coaching metodologiaren bidez. Autoestimu tailerrak, trebetasun soziolaboralak eta enplegurako gaitasunak. Enpresaren Gizarte Erantzukizuna sustatzea inguruko enpresetan.
  • Boluntariotza: transferentziak, garraio egokitua, gurpildun aulkien erabilera. Prestakuntza, kudeaketa jardueretan laguntzeko. AMIMETen boluntariotza funtsezko zutabea da. Boluntarioen elkarlan altruistari esker, AMIMETek jarduerak garatzen jarraitu dezake aisia- eta sentsibilizazio-programan. Zer lan egiten dituzte gure boluntarioek?; Laguntza, Garraio Egokituko Zerbitzuan, laguntza eta lagun egitea aisiako jardueretan, elkarlana, AMIMETen herri-lasterketan, elkarlana, elkartasunezko azoketan eta laguntza, sor daitezkeen beste lan jakin batzuetan.
  • Kirol klub filiala: kirol klubaren helburua da desgaitasuna duten pertsonei kirola gerturatzea eta beren beharretara egokituta egitea kirola. Urtero, AMIMETen herri-lasterketa egiten dugu, azaroko hirugarren igandean.
  • Enplegu Zentro Berezia-CEE Canraso: enplegu zentro honetan, desgaitasuna duten Tuterako Merinaldeko 100 pertsona inguruk lan egiten dute. Inguruko enpresetan legea betetzea sustatzen du, eta desgaitasuna duten pertsonen autonomia bultzatzen du.
  • Sentsibilizazio-programa: sentsibilizazio-jarduera desberdinak desgaitasunaren gaian gizarterako, besteak beste, elkartasunezko azokak, ginkanak, “Sumando Capacidades”, eta abar. “EDUCANDO-T” proiektua. Desgaitasunaren arloko sentsibilizazioa eta kontzientzia harraraztea, Tuterako eta merinaldeko herrietako ikastetxeetan. Jarduera desberdinak egiten dira: ipuin-kontalariak, jolas integratzaileak, kirol egokitua, “Taller de Legos y ciudades accesibles”, sentsibilizazioko eta irisgarritasuneko mintzaldiak.
  • Amimet berdintasunaren alde. Berdintasun plan bat dugu, 2017an berritua. Jardunaldi, tailer eta jarduera desberdinak egiten ditugu, gizon eta emakumeentzat, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko, bai lanean eta bai eguneroko bizimoduan ere.
  • Udaleku inklusiboak. Udako hilabeteetan (uztailean eta abuztuan), hiri-kanpalekuak egiten ditugu desgaitasuna duten eta ez duten haurrentzat. Haietan, jarduera desberdinak eta txangoak egiten dira, eta pertsonarekin eta bere familiarekin lan egiten da, batetik, gatazkak konpontzeko, eta, bestetik, bere autonomia sustatuko duten ohiturak hartzeko.

Zerbitzuen hartzaileak

Zerbitzu guztiak desgaitasuna duten Erriberako pertsonentzat eta beren familientzat dira. Desgaitasunik eduki ez arren, erakundeko kide izateko interesa eta bere helburuak eta balioak partekatzeko interesa eduki dezaketen guztientzat ere badira.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Zerbitzuak eskuratzeko betebeharrak hauek dira:

  • %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea edo senitartekoa izatea.
  • Erakundeko bazkidea izatea (ez da nahitaezkoa zerbitzu batzuetarako, baina komenigarria da, aplikatzen diren deskontuei onura ateratzeko).
  • Ez dago sartzeko betebeharrik, boluntariotzako eta sentsibilizazioko programaren kasuan.