AFAN

Logo de AFAN

Nafarroako Alzheimer Gaixoen Senideen Elkartea

KONTAKTU DATUAK

Helbidea: 
Pintor Maeztu Kalea, 2 beh. 31008 Iruñea.
Zaragozako etorb. 1 zk., ezk. solairuartea. Tutera.
Posta elektronikoa: afan@alzheimernavarra.com, tudela@alzheimernavarra.comTelefonoa: 948 275 252 / 948 410 299
Web: http://www.alzheimernavarra.com/ (lehio berri batean irekitzen da)
Sare Soziala: Facebook. (lehio berri batean irekitzen da)

Nor gara?

Nafarroako Alzheimerren Erien Senideen Elkartea, AFAN, irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, onura publikokoa deklaratu zena 1996an; 2014an, osasun-zentro gisa izendatu zuen Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak. Informazioa, prestakuntza eta laguntza emozionala eskaintzen dizkie Alzheimerrak eta beste dementzia batzuek jotako pertsonen laguntzaileei eta ahaideei. Bi egoitza ditugu helburu horretarako, bata Iruñean, eta bestea Tuteran, baina Nafarroa osoari erantzuten zaio.

Eskaintzen diren Programak / Zerbitzuak

  • Aholkularitza eta laguntza zainketa-prozesuan zehar: laguntza indibidualizatua, teléfono edo bitarte telematiko bidezko laguntza, laguntza-taldeak, laguntza etxean bertan.
  • Arreta psikologikoa.
  • Prestakuntza eta oroimen-tailerrak.
  • Boluntariotza-zerbitzua.
  • Dibulgazioa eta sentsibilizazioa.

Zerbitzuen hartzaileak

Aholkularitza eta arreta psikologikoa Alzheimerra eta beste nahasmendu batzuk dituzten pertsonen familientzat dira, bereziki zaintzaile nagusi deitzen zaion horrentzat. AFAN elkartean eskaintzen dugun prestakuntzak tresnak ematen dizkie gaitz horiek eragindako pertsonak haien etxebizitza, erakunde edota zerbitzu-zentroetan (Udaletan, beste elkarte batzuetan…) artatzen dituzten zaintzaile eta profesionalei.

Boluntarioek gaixoa zaintzen dute, zaintzaile aritzen diren ahaideek atsedena hartzeko denbora- tarteak izan ditzaten.

Azkenik, elkartea sentsibilizazioaren bidez saiatzen da herritarrek –oro har– kontzientzia har dezaten zer zailtasun sortzen diren dementzia bezalako gaixotasun bati aurre egiteko orduan.

Zerbitzuak erabiltzeko baldintzak

Artatzen diren pertsonak dementzia duten pertsonen ahaide zaintzaileak izatea da baldintza nagusia.

Baliabideak optimizatzearen garrantzia oinarri hartuta, prestakuntza eskaintzen dugu Nafarroa guztian zehar; halaber, osasun-etxeei zein gizarte-zerbitzuei eskatzen diegu informazioa helaraz diezaieten gaiaren gaineko interesa izan dezaketen pertsona guztiei, ez dementzia duten pertsonen zaintzaileei edota bazkideei bakarrik.

Arreta psikologikoak, aholkularitzak, boluntariotzak, zaintzaileentzako memoria-tailerrak eta prestakuntza-tailer batzuek bazkide egitea eskatzen dute.