Hitzaurre

Charla Cermin con Aitor Etxarte
previous arrow
next arrow
Slider

 

CERMINek (Desgaitasunen bat duten pertsonen erakunde ordezkarien Nafarroako batzordeak) Nafarroan desgaitasunaren sektorean aritzen diren gizarte-entitateen direktorio hau egin du, CERMINeko kide diren entitateek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko informazioa emateko asmoz. Gaur egun,12 elkartek eta 2 federaziok osatzen dute CERMIN, eta haien entitate kideekin, guztira 42 gizarte-entitate gara; desgaitasunaren arloa lantzen dugu Nafarroan, hain zuzen, honako arlo hauek: desgaitasun fisikoa eta organikoa, entzumen-desgaitasuna, ikusmen-desgaitasuna, desgaitasun intelektuala eta gaixotasun mentala. Lan horretan, bai desgaitasuna duten pertsonei, bai haien familiei ematen diegu laguntza.

Espero dugu direktorio hau baliagarria izatea zuentzat informazio-iturri gisa, desgaitasunaren mugimendu asoziatiboak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen baitu, baita haiek erabili ahal izateko bidearen berri ere.